Abenduaren 3an: Euskararen Nazioarteko Eguna

gukereeuskera_destacado

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskararen erabilera sustatzea izango du helburu. Euskararen Udal Patronatuak egunero naturaltasunez euskara erabiltzera gonbidatu nahi ditu herritarrak eta euskara ez dakitenek ere euskara ezagutzera eta ikastera animatu nahi ditu. Azken finean, herritarrak eta gizartea euskarara erakartzeko eta euskara erabiltzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan “ GUK ERE EUSKARAZ” lelopean.

Ekitaldi hauek guztiak antolatzeko elkarlana ezinbestekoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Ekogunea, Kutxa Fundazioa, Donostiako Udaleko Euskararen Udal Patronatua, Auzoak eta Herritarren Partaidetzako bulegoa eta Donostia 2016 batera aritu dira Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua antolatzen eta horiekin batera hiriko eragile askok ere parte hartu dute.  

Kultur egitarau zabala eta anitza

Urriaren 29tik abenduaren 4ra bitartean Donostian antolatuko diren euskarazko kultur ekimenak bildu eta esku programa bat argitaratu da. 50 kultur ekintzatik gora jaso dira egitarau horretan eta aukera anitza da: musika, antzerkia, zinema, literatura edota bertsogintzarekin loturiko jarduerak eskainiko dira. Horietako batzuk Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren arren, gehientsuenak Donostiak urtean zehar duen kultur eskaintzaren barruan kokatzen dira. Horretaz, esku programaren helburu nagusia Donostian dagoen euskarazko eskaintza azaleratzea da, eragile asko baitira urte osoan euskarazko kultur ekimenak antolatzen dituztenak, eta horietako zenbait oharkabean pasatzen dira. Ekimen horiek promozionatu nahi dira eta euskarazko kultur eskaintza kontsumitzeko joera sustatu, besteak beste. Nerea Txapartegi euskara eta kultura ordezkariak adierazi du “herritarrei gonbit egin nahi diegu ekitaldi hauetan guztietan eta urtean zehar gure hirian euskaraz antolatzen direnetan parte har dezaten”

Euskara Iruditan mosaikoa eta Euskararen Ginkana sarean

Sare sozialetan eta teknologia berrietan euskararen presentzia gehitzea da Euskararen Udal Patronatuaren helburuetako bat. Hori dela eta, bi ekimen abian jarriko dira azaroaren 1etik aurrera: “Euskara Iruditan” mosaikoa eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Udal Patronatuarekin batera antolaturiko “Euskararen Ginkana”.

“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu. Irudien mosaiko anitza bezain deigarria eraiki nahi dugu sarean, herritarrekin elkarlanean. euskararen erabileran eman den bilakaera iruditan ere jasoz. Argazki horiek edonork igo ahal izango ditu http://www.gukereeuskaraz.net web orrira eta argazki bakoitza azalpen txiki batez (140 karaktere gehienez) lagunduta joango da, irudia osatzeko. Webgunean bereiztuta azalduko dira Donostiako irudiak eta Donostiatik kanpokoak. Argazkiak igo daitezke dagoeneko eta abenduaren 3ra bitartean behintzat zabalik egongo da.

Euskararen Ginkana sarean antolatuko den lehiaketa bat da. Kutxa Ekoguneak Euskararen Udal Patronatuarekin elkarlanean sorturiko lehiaketa azaroan hasiko da eta astero parte hartzaileek http://www.euskararenginkana.net webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote . Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki (15 urtetik gorakoentzat) eta banaka jokatuko da.

Lau aste horietako galderak eta probak gainditu dituztenak finalerako sailkatuko dira. Finala
berezia izango da, abenduaren 3an jokatuko baita Donostiako Boulevardean jarriko den karpan. Sari banaketa ere bertan egingo da.  

Gazteak Zinera eta Antzerkira

Bestalde, Euskararen Udal Patronatuak Donostia Kultura eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin antolatzen duen “Gazteak zinera eta antzerkira” izeneko ekimena DBH, Batxilergo eta Lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dago. Aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi zaie gazteei eta erakargarriak izan daitezkeen euskarazko filmak eta antzerki lanak eskaintzen zaizkie. Bi film ikusteko aukera izango dute Antzoki Zaharrean: “Izarren argia” eta “Mugaldekoak”. Antzerkiari dagokionez, Zurriola Antzerki Eskolako gazteek “Aterigaia eta Troia” eta “Eperren mafia” izeneko antzezlanak eskainiko dituzte. Ekimen arrakastatsua da oso eta Donostiako ikastetxe askotako 12 urtetik 18 urte bitarteko ikasleak joango dira euskarazko zinema eta antzerkia ikustera: guztira 3.000 lagunetik gora.  

Mintzodromoak eta Auzoetako euskara egunak

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, martxan jarritako kanpainaren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, mintzodromoek protagonismo handia izango dute aurten. Hala nola, Donostian ez ezik, Gipuzkoako zenbait herritan ere mintzodromoak antolatuko dira abenduaren 3aren inguruan. (Honi buruzko xehetasunak aurrerago emango dira).

Bestalde, Donostiako auzoek ere protagonismoa hartuko dute eta hiriko auzoetan Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatuko dira. Auzotarrak eta auzo bakoitzeko eragileak zein elkarteak ari dira auzoetako euskararen egunak antolatzen Patronatuarekin elkarlanean eta egitarau horiek ere ezagutzera emango dira aurrerago.

About these ads

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 405 seguidores

Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 405 seguidores

%d personas les gusta esto: