El Ayuntamiento publica estudio sobre los 2 itinerarios peatonal y ciclista para conectar Martutene y Loiola


Oinezkoentzako eta bizikletentzako bi ibilbide, Loiola eta Martutene auzoak lotzeko

Donostiako alkate Odon Elorza jaunak azterlan bat aurkeztu du, auzokoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeaz gain, Urumearen ibarrak paisaia kultural eta natural gisa duen balioa indartzen duena

Imagen 2

Donostiako alkate Odón Elorza jaunak gaur aurkeztu du Kalapié elkartearekin bat etorriz Cristina Rodríguez Urquijo arkitektoari eskatu zion azterlana, Loiola eta Martutene auzoen artean oinezko eta bizikletentzako lotura egiteari buruzkoa, batetik, auzo horietako herritarren eskura ibilbide egokia, segurua eta irisgarria jartzeko oinez edo bizikletaz egin beharreko joan-etorrietarako, eta, bestetik, Urumearen ibarra paisaia kultural eta natural gisa indartzeko.

Azterlanak bi ibilbide proposatu ditu: bata, errepide ondokoa, Antzieta eta Martutene pasealekuetan barrena auzoak zuzenean lotzen dituena, eta, bigarrena, atsegin hartzeko moduko ibilbidea, Urumearen erriberan barrena Txomin Eneatik (Kristobaldegi bidea) eta Sarrueta pasealekutik igaroko litzatekeena. Bi ibilbideak lotzeko aukera ere hartu da aintzat, 27. poligonoarekin lotzeko baliagarri. Guztira, 4,2 km dira.

Proposatutako konponbidea azkar egikarituko litzateke hurrengo legegintzaldian, eta gainera ez luke diru-aurrekontu handirik eskatuko, azterlanean jasotakoari jarraiki. Gainera, ez du eraginik Urumearen ibarrerako aurreikusitako proiektu handietan: Txomin Enearen hirigintza-garapena, ibai-parkea, AHT, Urumea bideratzea, eta Sarroetako eta Antondegiko garapen berriak.

Imagen 3

Etorkizuneko jardun horien inguruko zalantzek eta benetako epeek baldintzatu dute hasiera batean konexio hori egitea, baina, azterlanak erakutsi duenez, konexioa egiteko aukera badago epe ertainera beste zenbait jardun hipotekatu gabe.

Gainera, azterlanean jasotako proposamena Donostia landa-bideen sarera hurbiltzeko da baliagarri, gune naturalak, auzoak eta udalerriak oinez zein bizikletaz lotzeko aukera eskaintzen duena, eta baliagarri da, halaber interes etnografiko handiko ibilbideak sortzeko, mendetan zehar nekazaritza-ibarrak izandako aberasgarritasunaren adierazgarri diren zenbait baserri ikusteko aukera eskainiz.

Auzoetarako hobekuntzak ere badakartza proiektuak, nola oinezkoen pasabideetan hala semaforo eta argietan, trafikoaren abiadura arintzeko eta segurtasuna bermatzeko funtsezkoak diren zenbait eremutan, Antzieta eta Martutene pasealekuetan adibidez. Ibilbidearen seinaleztapena hobetzeko modua ere jaso da proiektuan, eta egoteko eremuei eutsi egin zaie, ibai ondoan egoteko moduko beste eremu berri batzuen egokitzapena murriztu gabe.

Lan hori egiteko, Kalapie elkartearen laguntza izan dugu, baita Martuteneko eta Txomin Eneako auzokoen elkarteen parte-hartzea ere.

Konexioaren garrantzia

Honako lau faktore hauek aipa ditzakegu konexioak oinezko eta bizikletentzako duen garrantziaren adierazgarri:

    • Martutene, Txomin eta Loiola auzoak erraz eta segurtasunez lotzeko aukera eskaintzen du, une honetan hiru auzoak segurtasunik gabeko ibilbide irregular batek bereizita daudela kontuan hartuta.
    • Astigarraga eta Donostia lotzeko aukera eskaintzen du, ia Hernaniraino iristen den pasealeku-bidegorriaren hasieran; hortik aurrera jarrai daiteke, Urnietaraino, eta, jarraian, Andoaineraino, Leitzaranen bidearekin bat eginez.
    • Urumearen ibarraren paisaia naturala eta kulturala hurbiltzen du, donostiar askorentzat ezezaguna izaki gaur egun auzokoek ezer gutxi erabiltzen dutena, sarbideak egoera txarrean daudelako.
    • Atsegin hartzeko gune bat ahalbidetzen du, ingurune pribilegiatu batean ibiltzeko, korrika egiteko, paseatzeko eta bizikletaz ibiltzeko toki aproposa. Jardun biguna da, eta Urumearen ibarrean zoladura ez-agresiboak erabiliko dira.

Antzieta pasealekuko eta Martutene pasealekuko ibilbidea

GI-131 errepidearen paraleloan doa ibilbide hau. 2,5 km-ko luzera du, eta bi auzoak lotzen ditu. Proposatutako esku-hartzea justifikatzen da trafikoa murriztu egin delako Urumearen saihesbidea abian jarri ondoren.

Aparkelakuak kendu gabe, aprobetxatu gabeko eremuak berrantolatzen dira, espaloi ondoko zenbait parterre berde zahar murrizten dira eta espaloia zabaldu egiten da.

4 m-ko espaloi-zabalera proposatu da, ahal baldin bada betiere, tarte jakin batzuetan pixka bat murriztuta. Azterlanak 17 tarte bereizi ditu guztira, bakoitzak bere ezaugarriak eta bere jardunak dituela.

Erriberako ibilbidea: Kristobaldegi bidea eta Sarrueta pasealekua

1,6 km-ko ibilbide horrek ibai ondoko bideak aprobetxatu nahi ditu Urumearen erribera erraz sartzeko moduko eremu ezaguna izan dadin ahalbidetzeko, hiriko aisiaguneetako bat bihurturik.

Eraikuntza-arloan esku hartzeko eremuak mugatuz eta bertako bidezidorraren gutxieneko egokitzapena bultzatuz erribera tarte bat babestuko litzateke, eta, horri esker, egungo balioak aberastuko lirateke, eraikuntza-prozesua ingurune horren erabilera eta babesarekin bateragarri eginez.

Hiru tarte bereizi dira ibilbide horretan:

1.- Kristobaldegi bidea – Kristobaldegi komentua.

2.- Kristobaldegiko erribera-bidezidorra, komentutik Lugañeneko zubirainokoa.

3.- Sarrueta pasealekua, Martuteneraino.

___________________________________________________________________________________

Dos itinerarios peatonales y ciclistas para conectar los barrios de Loiola y Martutene

El Alcalde de San Sebastián , Odón Elorza, presenta un estudio que mejora la seguridad y accesibilidad de los vecinos y potencia la vega del Urumea como paisaje cultural y natural.

Imagen 2

El Alcalde de Donostia-San Sebastián, Odón Elorza,  ha presentado hoy el estudio que encargó de acuerdo con Kalapié a la arquitecta Cristina Rodríguez Urquijo, para la realización de una conexión peatonal y ciclista entre Loiola y Martutene, con el objetivo de ofrecer a la ciudadanía de estos barrios un itinerario adecuado, seguro y accesible en sus desplazamientos a pié y en bicis, así como para potenciar la vega del Urumea como paisaje cultural y natural.

El estudio plantea dos itinerarios: uno junto a la carretera por los paseos de Antzieta y Martutene que une directamente los barrios, y un segundo recorrido de recreo a lo largo de la Ribera del Urumea por Txomin (camino de Kristobaldegi) y el Paseo de Sarrueta. Se plantea, asimismo, una conexión entre los dos itinerarios que funciona como enlace con el Polígono 27. En total 4,2 km.

La solución propuesta sería de rápida ejecución en la próxima legislatura y de austeridad en cuanto a presupuesto se refiere, según se señala en el estudio, y además no interfiere en los grandes proyectos previstos para la vega del Urumea: desarrollo urbanístico de Txomin Enea, parque fluvial, TAV, encauzamiento del Urumea y nuevos desarrollos de Sarroeta y Antondegi.

Imagen 3

La incertidumbre y los plazos reales de estas futuras actuaciones urbanísticas condicionaban inicialmente la realización de esta conexión pero el estudio demuestra que la misma es factible sin hipotecar otras actuaciones a medio plazo.

La propuesta que recoge el estudio sirve también para acercar San Sebastián a la red de caminos rurales que ofrecen la posibilidad de conectar espacios naturales, barrios, municipios tanto a pie como en bicicleta y crea itinerarios de interés etnográfico en los que se descubren un conjunto de caseríos que representan la riqueza de la vega agrícola a lo largo de los siglos.

El proyecto incorpora también mejoras para los barrios, tanto en los pasos peatonales como en los semáforos e iluminación, en zonas clave para garantizar la seguridad y atenuar la velocidad del tráfico como en los Paseos de Antzieta y Martutene. Recoge, asimismo, una mejora en la señalización del recorrido y preserva las zonas de estancia  existentes sin restringir el acondicionamiento de otras nuevas junto al río.

Para la realización de este trabajo se ha contado con la colaboración de Kalapie y la participación de las asociaciones de vecinos de Martutene y Txomin Enea.

Importancia de la conexión

Cuatro claves dan una idea de la importancia de la conexión para peatones y bicis::

    • Ofrece una conexión accesible y segura entre los barrios de Martutene, Txomin y Loiola, actualmente separados por un itinerario irregular e inseguro.
    • Permite la conexión entre Astigarraga y San Sebastián donde comienza el paseo-bidegorri que prácticamente llega hasta Herani y desde donde se puede continuar hasta Urnieta e incluso a Andoain conectando con la vía del Leizarán.
    • Acerca al paisaje natural y cultural de la vega del Urumea, desconocida por muchos donostiarras, y actualmente poco utilizado por los vecinos por el deficiente acondicionamiento de los accesos.
    • Posibilita un espacio de recreo para andar, correr, pasear e ir en bici por un entorno privilegiado. La actuación es blanda, utilizando en la vega del Urumea pavimentos no agresivos.

Itinerario Paseo de Antzieta y Paseo de Martutene

Este recorrido discurre paralelo a la GI-131. Tiene una extensión de 2,5 km entre ambos barrios. La intervención que se propone se justifica con la reducción de tráfico que ha supuesto la entrada en funcionamiento de la Variante del Urumea.

Sin quitar aparcamientos se reordenan los espacios desaprovechados, se reducen algunos antiguos parterres verdes junto a la acera y se amplía la misma.

El ancho de acera que se propone es de 4 m siempre que sea posible, reduciéndose algo en algunos tramos. El estudio diferencia un total de 17 tramos cada uno de ellos con sus particularidades y sus actuaciones.

Itinerario de Ribera: Camino Kristobaldegi y Paseo de Sarrueta

Este itinerario de 1,6 km, quiere aprovechar los caminos existentes junto al río para permitir que la ribera del Urumea sea una zona accesible, reconocida y forme parte de los espacios de ocio de la ciudad.

La preservación de un margen de ribera delimitando las zonas de intervención constructiva e impulsando un acondicionamiento mínimo del sendero ya existente generaría un enriquecimiento de los valores actuales compatibilizando el proceso constructivo con el disfrute  y la protección de este entorno.

En este itinerario se han diferenciado tres tramos:
1.        Camino de Kristobaldegi-Convento de Kristobaldegi
2.        Sendero de ribera de Kristobaldegi desde el Convento al puente de Lugañene
3.        Paseo de Sarrueta hasta Martutene.

http://www.donostia.org/home.nsf/0/ED6D441E54038ECEC125788E0051C4A7?OpenDocument&idioma=cas

Anuncios
Comments
One Response to “El Ayuntamiento publica estudio sobre los 2 itinerarios peatonal y ciclista para conectar Martutene y Loiola”
Trackbacks
Check out what others are saying...


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 564 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: