Alkaterarekin bilera


Joan den irailaren 28an, alkatea eta bere udal gobernuko zenbait kide Etxarrienen azaldu ziren auzotarrei entzuteko asmoz.

Egun hauetan Juan Karlos Izagirre alkatea Donostiako auzoetan zehar egiten ari den bilerei buruzko berri batzuk argitaratu dira.

Hona hemen Martuteneri buruz esandakoak eta a idatzitako batzuk:

Guztira lau tokitan izan da eta dagoeneko 272 bizilagunekin elkartu da. Berrogeita hamar bat lagun auzo bakoitzeko bildu dira batez beste eta kopuru horrek pentsaraz dezake parte hartzeko ohitura orain arte ez dela oso errotua izan herritarren artean.Ate honetan zehar alkateak Lehen eskutik ezagutu du Antigua, amara Berri, Martutene eta alde zaharreko egoera eta lehen batzar errondaren helburua auzotarren ahotik auzo bakoitzaren beharrak ezagutzea da. Horrela, lau egun hautetan jakin ahal izan da badirela auzo guztietan antzeko arazo batzuk, hala nola, kalearen garbitasuna hobetzeko beharra, eta baita alde eta desberdintasunak ere. Ziur asko Martutenen izango da beharrik larrienetako bat, “uholdeak Saihestea” eta Loiolarainoko oinezko lotura egitearena, kasu. Dena den, bilerak nahikoa zabalak eta anitzak izan ziren eta euskara izan zen komunikaziorako “

http://www.diariovasco.com/v/20111002/san-sebastian/haga-haga-haga-dicen-20111002.html

1ª Reunión con el Alcalde en Etxarriene (28sept)


MARTUTENE

Bost pertsona itotzea beharrezkoa al da erakundeek zubi berria egiteko?

Martutene Pasealekua oso arriskutsua da. Ez dago oinezko pasabiderik eta inor ez doa 50km/h abiaduran.


http://www.diariovasco.com/v/20111002/san-sebastian/senor-alcalde-tengo-pregunta-20111002.html

1ª Reunión con el Alcalde en Etxarriene (28sept)

Ongi etorri ahaztutako auzora”. Martuteneko bizilagun honen esaldiak ondo laburtzen du alkaterekin bildutako auzokideen sentipena. “Jainkoaren eskuetatik utzita gaude; auzo honetan gertatzen dena sinestezina litzateke, ez Donostia erdialdeko auzoetan bakarrik, baita Gipuzkoan ere”, zioten bizilagun batek baino gehiagok. Giroan antzematen zen kezka, eguneroko bizitzako gai “larri eta premiazkoetan” nozitutako “utzikeriagatik”. Bi gai nabarmendu ziren besteen gainetik: egungo zubiaren oztopoak eragindako uholdeak eta espaloi-bidegorriaren eraikuntzaren premia Loiolarekin oinezko lotura gauzatu ahal izateko.

70 bat pertsonak guztiz bete zuten Etxarrieneko areto nagusia. “Ibaia nola zainduta dagoen ikusita eta zubia, urari oztopo egiten ari delarik, Martutenen berriz ere uholdeak jasango ditugula ziur gaude. 4 edo 5 lagun ito arte administrazioak ez da, ba ezer egingo? Azken 55 urteotan bata bestearen atzetik etorri dira uholdeak eta bertako bizilagunak izututa gaude”, zioen emakume batek. Ildo beretik, Sarroeta auzo Elkarteak alkateari azaldu zion Ur Agentziak argitaratu zuela uholde arriskua saihesteko egungo zubia aldatu beharra zegoela, 50 m luze eta 12 m zabaleko baten ordez, zutaberik gabekoa, eta pasabide berria ere bai, 100m luze eta 5m zabalekoa eraikiz.

Jorratutako beste gai bat oinezko eta txirrindularientzat espaloia eta bidegorria eraikitzeko premia azaltzea izan zen. Beharrezkoa izateaz gain, aurreko udalak hura egiteko konpromezua hartu omen zuen. “Proiektua burutua dago eta oso garrantzitsua da guretzat” bizilagunen esanetan.

Horretaz gain, Martutene Pasealekuaren egoera tamalgarriaz ere hitz egin zen, “ lasterketa pista bihurtua dago, abiadura mugarik gabe, oinezko pasabiderik gabe. oso arriskutsua da bertatik”.

Gainera, auzo hau beti ari da azpiegitura handien eragina jasaten. Oraingoan AHT-k “Astigarraga aldera bizi diren 30 bat bizilagunak isolatuta utziko lituzke”. Baserriak desjabetu eta hustu ere bai “nahiz eta tren konpainiak eskainitako planoen arabera eraiki ziren, halako egoerarik ez nozitzeko”. Alkateak berak bileran argitu nahi izan zuen, gai hau ez dela bere eskumen zuzenekoa.

Azkenik, garbitasun gabezia eta pilotaleku baten beharra ere aipatu ziren batzarrean.

IMG_8349

Auzoz auzoko batzarrek bi saio edo atal izango dituzte. Momentuz, lehenengoarekin ari dira, eta dagoeneko Antiguan, Amaran, Martutenen eta Alde Zaharrean egin dituzte bilerak.

1ª Reunión con el Alcalde en Etxarriene (28sept)

Zinegotziak azaldu du oraintxe parte hartze prozesuaren lehen atalean daudela eta eztabaidak izan direla Amara Berrin, Antiguan, Martutenen eta Alde Zaharrean.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/10/03/vecinos/donostia/mas-de-300-donostiarras-han-participado-en-los-procesos-de-participacion-de-barrios

1ª Reunión con el Alcalde en Etxarriene (28sept)

Asier Jakak, parte-hartze arloko zinegotziak, “oso era baikorrean” baloratu zituen joan den astean zehar, alkatearekin eta beste zinegotzi batzuekin batera, Donostiako 4 auzotako ia 300 bizilagunekin izandako harremana.

Jakak azpimarratu zuen batzarretan izandako eztabaidak “errespetuzko giroan” eta bai, Martutenen , bai Antiguan lan- taldeak ere sortu direla aurrera begira lanean jarraitzeko.

http://www.diariovasco.com/v/20111004/san-sebastian/bildu-valora-positivamente-primera-20111004.html

IMG_8357

Hilaren 10ean, datorren astelehenean, bigarren batzarra egingo da Alkatearekin eta udal ordezkariekin. Denok gonbidatuta zaudete Etxarrienera.

Batzarrari buruzko argazki gehiago dituzue Flickr-eko bilduma honetan:

http://www.flickr.com/photos/59438695@N03/sets/72157627654539495/

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 568 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: