Donostiako hondakin handiak biltzeko plana

Baztertutako
altzariak?
Guk bilduko ditugu.
Egunak joan eta egunak etorri kalean geratzen diren sofa gehiagorik ez. Espaloian, zabor-edukiontzien ondoan botata, somier eta koltxoi gehiagorik ez. Oinezkoei traba egiten dieten eta hiria itsusten duten telebista eta ordenagailu zahar gehiagorik ez. Orain indarrean jarriko den hondakin handiak biltzeko plan berriak Donostian hondakinak uzteko baldintzak zehazten ditu.
Zer utzi dezakezu.
Ondokoak hondakin handitzat jotzen dira eta zabor-edukiontzien ondoan utz ditzakezu, zehaztutako ordutegian:
- Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, arasak…
- Koltxoiak eta somierrak.
- Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak…
- Telebistak.
- Tresna elektroniko txikiak:ordenagailuak, irabiagailuak, lisaburdinak…
Zer ezin dezakezu utzir.
- Obra-hondakinak, obra-hondarrak.
- Paletak.
- Kristalak.
- Komun-ontziak.
Gauzak uzteko baimendutako ordutegia.
Hondakin horiek uzteko, hiria bitan banatuta egongo da: ekialdea eta mendebaldea. Mendebaldean, Urumearen ezkerreko ertzean, Alde Zaharra, Erdialdea, Amara, Antigua, Aiete, Igara, Igeldo eta Miramon auzoak. Ekialdean, ibaiaren eskuineko ertzean, Gros, Egia, Intxaurrondo, Altza, Herrera, Erriberak, Loiola eta Martutene.
Ekialdeko bizilagunek astearte, ostegun eta igandeetan utz ditzakete hondakinak. Eta mendebaldekoek, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Bi aldeetan ordutegi bera izango dute: 21:30etik 22:30ak arte. Larunbatetan eta abenduaren 24an zein 31n ez da bilketa zerbitzurik izango.
Mapa.
Bilketa guneak ikusteko mapa.