Familientzako programa berri bat, Donostiako Haurtxokoetan


Programaren helburu nagusia da gurasoak beren seme-alabekin jolastea eta beren denboraren zati bat haiekin pasatzea. Hori dela-eta, Haurtxokoen larunbatetako ordutegiaren zati bat haientzat izango da.

Helduei ohartarazi nahi diegu jolasaren garrantziaz, jolasak haurren garapenean duen garrantziaz, hain zuzen. Izan ere, jolasa jarduera libre eta berezkoa da, plazera ematen du, bere baitan du helburua eta ikasteko ere balio handia du.

Hemen aurkezten dugun programak jolasa, dibertsioa eta harreman familiarrak sustatu nahi ditu. Jolasek, jostailuek eta senitartekoekiko harremanek haurren nortasunaren garapenean duten garrantziaz ohartarazi nahi diegu gurasoei eta gainontzeko senitartekoei, garapen horretan esku har dezaten.

Astero, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak beren guraso edo senitartekoekin joan ahal izango dira Haurtxokora. Programa Haurtxoko hauetan gauzatuko da, larunbatetan, 16:30etik 18:30era: Amara; Bidebieta; Egia; Gros eta Martutene. Aieteko haurtxokoak beste ordutegi bat izango du: igandeetan, 11:00 – 13:00.

Haurtxoko bakoitzak bere programazioa izango du. Hiru hilabeteko programazioak egin dira Haurtxoko bakoitzerako (urria-abendua), eta hauek dira bertan jasotako ekintzak: lantegiak; antolatutako joko-jolasak; egun bereziak ospatzea; ikuskizunak; jolas librea.

Ekintza horietara guztietara, umeak gurasoekin joan ahal izango dira, baina, baita ere, beste edozein senitartekorekin. Neba-arrebak ere joan ahal izango dira haurtxokora, sei urte baino gutxiago badituzte ere.
Gainera, horrela, haurra protagonista bihurtzen dugu, berak erakusten baitizkie bere senitartekoei hain ondo ezagutzen dituen esparruak, jolasak eta jostailuak.

Haurtxokoa irekita egongo da, baita ere, senitartekorik gabe joaten den edozeinentzat.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 567 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: