DBUS Argazki digital lehiaketa (Azaroak 11a arte)


DTK-ko 125 urteurrena dela eta antolatutako ekitaldiei hasiera gisa, gaur, abuztuaren 25ean, hasiko da Argazkigintza Digitalaren Lehiaketa, FNACek babestuta eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin (SFG) lankidetzan. Argazkiek Donostiako Dbus Garraio Publikoarekin lotura izan beharko dute. Nahi duten zaletu guztiek parte hartu ahal izango dute argazkiak bidalita, gaurtik azaroaren 11ra arte helbide honetara: concursos@dbus.es.

Bi maila daude:

Haurrak (14 urteko edo gutxiagokoak)

Nagusiak (14 urte baino gehiagokoak)

Kategoria bakoitzean lehen, bigarren eta hirugarren saria dago, eta oso sari interesgarriak jasoko dituzte.

Era berean, maila berezi bat egongo da DTK-ko langileentzat.

Sari-banaketa abenduaren 19an izango da Gipuzkoako Argazkilari Elkartean (SFG), argazki-erakusketa inauguratuko den leku eta datan. Erakusketa 2012ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.

Bestalde, aukeratutako argazkiak DVBUS pantailen bidez autobus guztietan erakutsiko dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK: 

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA-DBUSARGAZKIGINTZA DIGITALEKO lehiaketa 

Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta, argazkigintza gustuko dutenei zuzendutako Argazkigintza Digitaleko Lehiaketa antolatu du oinarri hauen arabera:

1. -125 URTEURRENAREN BABESLEAK: Donostiako Udala, Gipuzkoa Foru Aldundia, Kutxa Gizarte Ekintza eta FNAC

KOLABORATZAILEAK: FNAC eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartea (SFG).

ANTOLATZAILEAK: DBUS eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartea (SFG).

2.- GAIA: 

Argazkiek “Dbus autobusen Garraio Publikoa Donostia”rekin lotura izango dute.

3.- ARGAZKIEN EZAUGARRIAK: 

rgazkietan, errealizazioa, originaltasuna, naturaltasuna edo argazkien aukera baloratuko dira. Hori dela eta, ez da beharrezkoa izango kamera garestiak edo ekipamendu sofistikatuak izatea.

4.- PARTAIDEAK: 

Nahi duten zaletu guztiak.

5.- MAILAK: 

Partaideentzako bi kategoria ezarri ditugu:

A. HAURRAK: 14 urte dituztenak eta azpikoak.

B. NAGUSIAK: 14 urtetik aurrera

C. DBUSEKO LANGILEAK (oinarri espezifikoak DBUS langileen eskura)

6.- TEKNIKA: 

Euskarri digitalean dauden irudiak, monokromoak edo koloretakoak. Teknika mota guztiak onartuko dira.

7.- ARGAZKI KOPURUA: 

Partaide bakoitzak, gehienez, bi argazki aurkeztu ahal izango ditu.

8.- AURKEZPENA ETA NEURRIAK: 

Argazkiak helbide honetara bidali beharko dira posta elektroniko bidez: concursos@dbus.es, izenburu honekin: “DBUSen Argazkigintza Digitaleko 1. Lehiaketa” (mezu bat argazki bakoitzeko).

Lehiaketa irabazten duten argazkiekin Udaletxearen egutegia egitearen aukeraren aurrean, argazkiak horizontalak izatea gomendatzen da.

Mezu horretan, bi artxibo atxiki beharko dira:

1. Argazkia duen artxiboa, TIF edo JPG formatuan. Gehienez, alderik handienean 25
cm-ko kalitatea izan beharko du (3000 pixel).
Argazkiaren artxiboari dagokion izena argazkiaren izenburua izango da.

2. Lehiakidearen datu pertsonalak: argazkiaren izenburua, eta partaidearen izen-
abizenak, NAN zenbakia, adina, helbidea eta telefono zenbakia.

9.- ARGAZKIAK JASOTZEKO EPEA: 

Argazkiak onartzeko epea 2011ko abuztuaren 25etik azaroaren 11ra bitartekoa izango da.

10.- SARIAK: 

Argazkiak bidaltzen dituzten lehen 100 partaideek beherapenak jasoko dituzte FNACen argazkiak errebelatu ahal izateko. Horretarako, argazkia bidaltzean jasoko duten lehiaketako onarpenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute (errebelatze bat partaide bakoitzeko). Era berean, partaideek FNACek antolatutako oinarrizko tailerrean parte hartu ahal izango dute urriaren 1etik aurrera. Horretarako, FNACeko «informazio gunean» izena eman beharko dute. Ikastaroko plazak mugatuak dira.

11.- EPAIMAHAIA: 

Argazkiak DBUS-ek eta basbeleek, kolaboratzaileek eta antolatzaileek aukeratutako epaimahiako kideek ebaluatuko dituzte. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta 2011ko abenduaren 14an jakinaraziko dute DBUSen webgunean.

12.- SARI BANAKETA ETA ERAKUSKETA: 

Irabazleei sariak 2011ko abenduaren 19an banatuko dizkiete Gipuzkoako Argazkilari Elkartean (SFG). Era berean, egun horretan bertan inauguratuko dute saritutako eta aukeratutako argazkien erakusketa Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko Erakusketa Aretoan. Erakusketa 2011ko abenduaren 19tik 2012ko urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 17:00etatik 20:00etara.
Saritutako eta aukeratutako lanen egileei pertsonalki emango diete horren berri.

13.- LANEN ERREPRODUKZIO ESKUBIDEAK ETA JABETZA: 

Lehiaketa honetan parte hartzeak partaide bakoitzak bere lanen egiletza ziurtatzen duela eta antolakuntzari lan horiek erakusketarako (inolako kargurik gabe) erreproduzitzeko baimena ematen diola bilduko du. Horrez gain, Donostiako Tranbia Konpainiak (DBUS) lan horiek hedatzeko eta sustatzeko baimena izango du edozein baliabideren bidez egilearen izena zehaztuta betiere.

Egileak bere gain hartuko ditu hirugarren batzuen eskubideak ez izatearekin eta irudi eskubideekin lotutako edozein erreklamazioren erantzukizuna. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko partaideek copyrightaren erabilera txarrarekin lotutako inolako erantzukizunik.

Argazkiak Donostiako Tranbia Konpainiaren (DBUS) eta Donostiako Udalaren jabetzakoak bihurtuko dira. Horrekin lotuta, irabazi asmorik gabe erreproduzitu ahal izateko erabili ahal izango dituzte sustapeneko edo hedapeneko kanpainetan, baina beti aipatu beharko da egilearen izena.

14.- OHARRAK:

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta epaimahaiak hartutako erabakiekin ados egotea ekarriko du. Epaimahaiaren erabakiak, gainera, apelaezinak izango dira.

Antolakuntzak erreserbatuta izango du araudi honetan aurrez ikusi gabeko gorabeherak konpontzeko eskubidea.

Partaideen datuak indarrean dagoen legediaren arabera tratatuko dira eta Donostiako Tranbia Konpainiak (DBUS) eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak erabili ahal izango dituzte argazkigintzarekin lotutako lehiaketa eta jarduera berrien inguruko informazioa bidaltzeko.


Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a 567 seguidores más
A %d blogueros les gusta esto: