Udal gobernuak aste honetan ere egunero egingo ditu bilerak Martutene eta Txomin-Eneako bizilagunekin

Donostiako Erakunde Arteko Krisi Mahaia mahaia elkartu da Martutene eta Txomin-Enea auzoetako egoeraren jarraipena egiteko. Bilkura horretan erabaki da iragan astean zabaldutako bulegoak irekita jarraituko dutela egunotan ere, bai Martutenekoa eta baita Txomin-Eneakoa ere.
Gainera, auzotarrek izan ditzaketen edozein zalantza, galdera eta iradokizun argitzeko helburuarekin, aste honetan ere, arratsaldetan, bilerak egingo dira bi auzootan. Hala, atzo, Txomin-Enean izango da bilera, gaur Martutenen, etzi berriro ere Txomin-Enean eta ostegunean Martutenen.
Auzoetan aste honetan egingo diren bilerak informatiboak izango dira, herritarren zalantzak eta galderak argitzeko asmoz. Horrexegatik, bilera hauetan, Nekane Burutaran Babes Zibileko zinegotziaz gain, hirigintzako, ongizate zerbitzuetako, suhiltzaileetako, udaltzainetako eta beste hainbat alorretako zuzendari eta arduradunak ere bertan izango dira. Seguruen aferaz arduratzen den pertsona ere bertan izango da, noski.
http://donostia.org/home.nsf/0/C908541BA1367387C12579490027B792?OpenDocument&idioma=eus