AUZOLANAREN ARGAZKIAK. FOTOS DEL TRABAJO VOLUNTARIO

AUZOLANA MARTUTENEN
Hona hemen joan den larunbatean auzolanean ateratako argazki batzuk. Bertakoak eta kanpotik etorritako gazteek elkarrekin lan egin genuen, gogotsu eta giro onean… Martuteneko auzokideon izenean auzolanean parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu emandako laguntzagatik eta erakutsitako elkartasunagatik. Eskerrik asko! Biba zuek!
Eta datorren larunbatean hurrengo auzolanean parte hartzera animatu ere bai.
AUZOLAN EN MARTUTENE
Podeis ver unas fotos sacadas durante la jornada de Auzolan (trabajo comunitario) del sabado pasado. Gente del barrio y jovenes de otros puntos de Donostia trabajando juntos, con ganas y en armonía. Desde aquí queremos agradeceros a tod@s los que participasteis en la jornada, por la ayuda y la solidaridad recibida. Eskerrik asko!
Así mismo queremos animaros a participar este sabado en otra jornada de trabajo en grupo, esta vez por los baserris de la zona.
Lehenik eta behin, eskerrak eman Okendotegi baserrikoen partetik, laguntzera agertu zareten guztioi eta nola ez ekimen hau aurrera eramateko bitartekoak jarri dituzuenoi. Momentuko egoera latza kontuan izanik gaur goizeko giro eta grinak, aurrera egiteko animoa eta indarra ematen digu.
Auzo lana galdutzat ematen genuen honetan, berriro ere azeleratu da gure nortasuna. Gure ingurukoengatik lana egiteko nortasuna, elkartasuna azken finean. Euskaldunak horretaz badakigu, gure eguneroko ogia izan baita.
Larunbatean Okendotegi baserrian bizi izandakoa izugarria izan da, eta ezin genuen aurkera hau bere horretan utzi, horrexegatik eskerrak eman nahi dizkizuegu blog honetatik bertatik, eta jakin ezazue zorretan izango garela zuekin, gure min latza eta ezintasuna eramangarriago egitea lortu baituzue.
Milesker martutene eta ingurukoei guztiagatik, baita Donostiako alkateari ere, eta milesker auzolana berrezkuratzeagatik.