URUMEA IBAIAREN UHOLDEEN MIKROPLANA


Udal Gobernuak Urumea ibaiaren Uholdeen Mikroplan bat egin du, Txomin eta Martutene auzoetan oinarritua, euri asko egiten duen egoeretan ibaia gainezkatzeko arriskuaren aurka jarduteko. Mikroplan hori Gobernu Batzordeak onartuko du, eta esku hartzeko zerbitzuen jarduteko protokoloa ezartzen du, Udal Larrialdi Plana aktibatzen den kasuetan.

Larrialdien mikroplana Donostiako Udalaren Babes Zibileko Zerbitzuak zuzentzen du. Era berean, Udaltzaingoaren, Gizarte Zerbitzuen, Auzoen eta Herritarren Partaidetzaren, Dbus-en, Udalinfo 010-en, eta beste hainbaten partaidetza ere badauka, baita SOS Deiak, DYA, Gurutze Gorria eta beste batzuen lankidetza ere. Horretaz gain, Txomingo eta Martuteneko auzotar guztiak eta komunitate-ekipamenduak bildu eta eraginpean hartzen ditu, baita zonan negozioak dituzten guztiak ere.

Protokolo hau egiteko, Babes Zibileko Udal Zerbitzuak, Donostiako Udalaren Herritarren Partaidetzako eta Auzoetako Departamentuarekin koordinatuta, Martutene auzoko hainbat zonako ordezkariekin lan egin du: Okendotegi, Barkaiztegi, Pilarreko Kolonia eta Tranbia kalea, Apostolutzaren zona, eta Apaizaren etxartea; jakintza partekatuta, premiak identifikatuta, neurriak sustatuta, eta harremanak sortuz.

Planaren edukia
Planak honako hauek biltzen ditu:

Eraginpeko zonen zehaztapena, gainezkatzeen eta uholdeen kasuan kalte handiena paira dezaketen Martuteneko eta Txomingo egoera pertsonalen, ekipamendu publikoen eta enpresen analisia egin ondoren.

Zehazki, honako hauek hartu dira talde kalteberatzat: bakarrik bizi diren, adinekoak diren eta/edo mugikortasun urritua duten pertsonak, ekipamendu publikoak, hala nola ikastetxeak, anbulatorioa, eta uholdearen eraginpean egonez gero, ingurunean arriskua izan dezaketen edo ezinbesteko zerbitzuak emateari utz diezaioketen enpresak: farmaziak, etab.

Zazpi zona aztertu dira: Txomin, Aintzieta-Arteleku, 27. Poligonoaren sarbidea, Apostolutza, el Pilar, Okendotegi-Gartziategi, Okendotegi-Garratxene. Horietan guztietan etxebizitza kopurua, biztanle kopurua, zona kalteberak eta ur-mailaren kontrol-puntuak identifikatu dira. Bestalde, lagundu beharreko edo ebakuatu beharreko pertsonak metatzeko puntu bat ezarri da Zahar Etxean.

Abisatzeko ohiko moduekin batera (megafonia eta Udaltzaingoa), mikroplanak neurri berri bat gaineratu du: herritarrentzako SMS bidezko alerta-sistema bat (sakelako telefonoaren bidezko mezua). Datu-basean erregistratutako auzotar guztiek jasoko dute mezua: “Arriskuengatiko SMS Abisuak: Urumea Gainezka”.

Alerta-mailaren arabera, honako mezu hauek jasoko dira, euskaraz eta gazteleraz:

“Urumea alarma-mailan» gainezkatzeko arriskua dagoela, baina segurua ez dela adierazteko.
“Urumea gainezkatzeko mailan. Autobabeserako neurriak aktiba itzazu”, alarma jada berehalakoa denean.
“Alarma-amaiera”, arrisku-egoera jada amaitu denean
Protokolo operatiboaren diseinua. Horren ildotik, honako hiru fase hauek ezarri dira:

Fase Horia. Martutenen maila 3,40ren azpitik dagoenean. Fase hau euri asko egingo duela aurreikusten denean edo Añarbeko Presaren hustutze natural edo behartu baten ondorioz aktibatzen da, eta ezarritako puntuetan ur-mailaren jarraipen bat egitean datza.
Fase Laranja. Martutenen maila 3,80 edo txikiagoa denean. Fase honetan larrialdietarako bidea prestatuko litzateke eta alertaren eraginpeko baliabideak dagokion tokira hurbilduko lirateke. Aginte Postu Aurreratua eta biltzeko puntua ezartzen da Zahar Etxean edo Etxarrieneko Udal Lokalean. Azkenik, auzotarrei abisatuko zaie megafonia bidez, Udaltzaingoaren bidez eta SMS bidez, ibilgailuak ken ditzaten.
Fase Gorria. Maila 4,00tik gorakoa denean. Puntu honetan, megafonia, Udaltzaingo eta SMS bidez ohartarazten zaie biztanleei egoerari buruz, eta utzarazteak eta krisi-mahaia aktibatuko dira.
Gertaeraren bilakaeraren arabera aktibatuko diren loturiko protokoloen diseinua. Gainezkatzea/Hiribidearen Kontrola – Utzarazteak – Larrialdiko Harrera – Aterpetxea edo Kirolguneen Egokitzapena.

Prozesua
Auzokoekin batera egindako lan-prozesua auzoko bizilagunek ibaiaren gorakadaren kasuetan jarduteko moduari buruzko kezka eta harridura adierazi ondoren hasi zen. Auzokoak izan ziren egoera mota horietan jarduteko protokolo bat ezartzeko eskaera egin zutenak.

Hori izan zen 2009ko maiatzean hasitako lanaren abiapuntua. Lan hori mikroplana egitean eta martxan jartzean amaitzen da.

Lehen pausoa izan zen zona bakoitzean lotura gisa balioko zuen pertsona bat izendatzea, une larrietan ibaiaren egoerari buruz informatzeko.

Ondorengo bilerak pertsona horiekin egin ziren, auzoan uholdeak daudenean normalean izaten diren arazoen diagnostiko bat egiteko lanean aurrera eginez.

Babes Zibileko eta Herritarren Partaidetzako arloan azpimarratu zen bilera horietan jasotako informazioa oso baliotsua izan dela, hain zuzen ere auzokoak direlako uholdeen kasuan izaten diren egoerak ongien ezagutzen dituztenak. Horregatik, auzokoen ekarpenak modu berezian kontuan hartu dira honako hauek erabakitzeko: neurketarako elementuak instalatzeko lekuak, auzoan larrialdi-egoera komunikatzeko modua, liburuxkan jaso beharreko informazioa, eta mikroplana Martuteneko bizilagunei jakinarazteko modua.

HARPIDE EZAZU:

klikatu link honetan:

http://www.donostia.org/home.nsf/0/D8D3B2DFD79EA810C12576CD002B4489?OpenDocument&idioma=eus

klikatu «Harpide itzazu profil publikoak».

Bete zure datuareakin. Klikatu «Alta eman/ aldatu».

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a 567 seguidores más
A %d blogueros les gusta esto: