Uholdeetan kaltetutakoei arreta emateko Martutenen ezarritako bulegoa, ostirala arte zabalik / La oficina habilitada en Martutene para atender a los afectados por las inundaciones, abierta hasta el viernes


Iragan azaroaren 6ko uholdeetan kaltetutako lagunei arreta emateko Martutenen zabaldu zen bulegoa heldu den ostirala arte egongo da zabalik, hau da, abenduaren 2ra bitartean -Etxarrienen dago bulegoa-. Egun horretatik aurrera udal zerbitzuren baten beharra duten herritarrek Udal Infora zuzendu beharko dira. Zentzu horretan ohiko bideak jarraitu ahal izango dituzte; 010 telefonora deituz, www.donostia.org atariaren bidez edo Udaletxeko beheko solairuko bulegoetara joaz.

Beste alde batetik, uholdeak izan ziren egunean bertan osatu zen krisi kabineteak gaur egin du azken bilera. Epe honetan lau edo bost eguneko maiztasunarekin bildu da kabinetea eta bertan departamentu ezberdinetako ordezkariak eta teknikariak izan dira; Hirigintza, Proiektuak eta Obrak, Udalinfo, Asegurua, Osasuna, eta Gizarte Ongizatea. Bilera hauetan kaltetutako eremuen egoera aztertuta da eta, era berean, kaltetutakoei etengabe emandako zerbitzuen jarraipena egin da.

Gaur egun 27 dira euren etxeetatik kanpo eta premiazko egoeretarako udal etxeetan dauden familiak. Txomin Enearako aurreikusita dagoen hirigintza planaren harira kaltetuta dauden bizilagunei dagokienez, berriz, epe luzerako irtenbidea bat ematea azterzzen ari da udal gobernua. Plan hori, gainera, lehentasunezkoa da.

udal gobernuak bi batzorderen eraketa sustatu du

Uholdeek sortzen dituzten arazoei behin betiko irtenbide bat emate aldera, baina, udal gobernuak bi batzorderen eraketa sustatu du; Loiolan, Martutenen eta Txomin Enean euriteek eragiten dituzten ondorioak arintzea izango da bi batzorde horien helburua.

Alde batetik, Urumeako Plana ahalik eta azkarren martxan jartzeko lan talde bat eratu da. Eusko Jaurlaritzak 2005eko amaiera aldean aurkeztu zuen plan hori, eta hiru urte geroago osatu zuen. Hala ere, ordutik ez da plan horrek jasotzen dituen hemezortzi ekintzetatik bakar bat ere martxan jarri.

Orain osatutako instituzioen arteko mahaiari esker plana lehenbailehen martxan jartzea espero da. Lan talde hau joan den ostiralean elkartu zen aurreneko aldiz, eta bilera hartan erakunde bakoitzeko bi ordezkari izan ziren. Donostia, Hernani eta Astigarragako udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Añarbeko Uretako eta Kantauriko Ur Konfederazioko ordezkariak izan ziren bertan. Aurreneko ekintza garatzeko konpromisoa hartu zen orduan, eta baita hurrengo bilerarako Ingurumen, Landa Eremua eta Itsas Ministerioari deialdian parte hartzeko gonbidapena luzatzea ere.

Bestetik, Martutene eta Txomin Enearako Urumeako Ekintza Mikroplana berraztertzeko batzorde bat eratu da. Orain arte indarrean egon den protokoloa hobetzea izango da lan talde honen xedea, izan ere, gabeziak antzeman dira horretan. Batzorde hau heldu den ostiralean elkartuko da aurreneko aldiz eta udal departamendu ezberdinetako ordezkariak egongo dira bertan; Lan eta Proiektuak, Mantenimendua, Babes Zibila, Osasuna, Gizarte Ongizatea, Udal Info, Udaltzaingoa eta Suhiltzaileak. Bilera hauetan kaltetutako auzoetako bizilagunen ordezkariak parte hartzeko aukera aztertzen ari da.

http://www.donostia.org/home.nsf/0/82C00001616C726CC1257958005BC093?OpenDocument&idioma=eus

La oficina habilitada en el barrio de Martutene para atender a los afectados por las inundaciones del pasado día 6 de noviembre, concretamente en Etxarriene, permanecerá abierta hasta el próximo viernes día 2 de diciembre. A partir de esa fecha, todas las personas que todavía requieran de los servicios municipales podrán dirigir sus consultas a los servicios de Udal Info por los cauces habituales; bien a través del teléfono 010, a través de la página web municipalwww.donostia.org o en las oficinas sitas en la planta baja del Ayuntamiento, en la calle Ijentea, nº 1.

Por otra parte, hoy se ha mantenido la última reunión del gabinete de crisis que desde que se puso en marcha el mismo día de las inundaciones, se ha reunido cada cuatro o cinco días. A la misma han acudido técnicos de los departamentos de Urbanismo, Proyectos y Obras, Udalinfo,  Seguros, Sanidad, y Bienestar Social.

En estas reuniones se ha evaluado momento a momento la situación en las zonas afectadas y se ha realizado un seguimiento continuo del servicio prestado a los afectados. En ese sentido, cabe destacar que hoy en día son 27 las familias realojadas al no poder volver a sus casas. Respecto a los afectados por el desarrollo de la actuación urbanística prevista en Txomin Enea, una actuación que el Gobierno Municipal cree prioritaria, se está trabajando en posibilitar un realojo a largo plazo.

El Gobierno Municipal ha impulsado la creación de dos comisiones de trabajo para reducir al máximo las consecuencias que en un futuro puedan provocar las lluvias en los barrios de Loiola, Martutene y Txomin Enea.

No obstante, y con el objeto de solventar de manera definitiva el problema el Gobierno Municipal ha impulsado la creación de dos comisiones de trabajo para reducir al máximo las consecuencias que en un futuro puedan provocar las lluvias en los barrios de Loiola, Martutene y Txomin Enea.

Por un lado, se ha creado un grupo de trabajo para poner en marcha en la mayor brevedad posible el Plan del Urumea. El Gobierno Vasco presento dicho plan a finales de 2005 y fue ampliado a finales del 2008, no obstante, desde entonces no se ha acometido ninguna de las 18 actuaciones concretas que contempla el plan. En ese sentido, en el marco de la mesa interinstitucional creada ahora, se pretende dar los pasos necesarios ejecutar el plan cuanto antes. Este grupo de trabajo se reunió por primera vez el pasado viernes y en dicha reunión participaron dos representantes de cada una de las instituciones que acoge dicho plan; los ayuntamientos de Hernani, Astigarraga y Donostia, la Diputación Foral de Guipuzkoa, Gobierno Vasco, Aguas de Añarbe, y la Confederación Hidrográfica del Cantábrico. Asimismo, se adquirió el compromiso para poner en marcha la primera actuación. Todos los presentes acordaron trasladar al Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino la invitación para acudir a la siguiente convocatoria.

Por otro lado, se ha creado otra comisión para revisar el Microplan de Actuaciones del Urumea para Martutene y Txomin Enea.  En este marco se pretende trabajar para mejorar el protocolo de actuación que ha estado en vigor hasta ahora, tras detectar carencias en el mismo.

Este grupo de trabajo se reunirá por primera vez este viernes y estará compuesto por representantes de los diferentes departamentos municipales; Obras y Proyectos, Mantenimiento, Protección Civil, Sanidad, Bienestar Social, Udal Info, Guardia Municipal y Bomberos. Asimismo, se está estudiando la posibilidad de que participe algún representante de los vecinos de los citados barrios.

http://www.donostia.org/home.nsf/0/82C00001616C726CC1257958005BC093?OpenDocument&idioma=cas

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 565 suscriptores
A %d blogueros les gusta esto: