Amundarain Mediateka berriro martxan / La Mediateca Amundarain de nuevo en marcha
Posted by etxarriene on 3 de febrero de 2012 · Deja un comentario

Arantzazuko Ama Ikastolak jakitera eman du datorren astelehenean, otsailak 6, Amundarain Mediatekak ateak irekiko dituela berriro uholdeen ondoren. Hementxe duzue helarazi duen mezua.
La Ikastola Arantzazuko Ama ha dado a conocer que el lunes, 6 de febrero, la Mediateca Amundarain reabrirá tras las inundaciones. Aquí tenéis la nota que ha hecho llegar.
Uholdeak izan zirenetik 3 hilabete pasa diren honetan, zenbait berri pozgarriekin gatozkizue:
1. Datorren astelehenean hilak 6an, AMUNDARAIN MEDIATEKAK, ateak zabalduko ditu berriz ere, bai eskola orduetarako eta bai eskola orduz kanpo ere. Ordutegia betikoa izango da: 17:00etatik
20:00etara.
2. Pasa den astean hasi ginen jada bai GIMNASIOA eta baita PSIKOMOTRIZITATE GELA erabiltzen, guztiz eraberritu dizkigutelarik.
3. Eskolaren ardura duten bi instituzioak (Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala) ari dira pixkana pixkana eraberritze lanak egiten eta behar dugun ekipamendua ekartzen. Aurrerantzean ere, bide beretik jarraitzea espero dugu, izan ere, partida ekonomiko berezia behar dugu eskolako material didaktiko pedagogikoa berreskuratzeko, bereziki, Mediatekan galdutako funtsak erosteko.
4. Amaitzeko badira bi elkarte, hain xuxen ere, Fortuna Kirol Elkartea eta Taupada Sanba taldea, aportazio ekonomiko politak egin dizkigutenak psikomotrizitate gela eta Amundarain mediatekarako; Ikastolak esker onez jaso ditu baita hala adierazi ere baina polita iruditu zaigu zuek guztiek ere honen berri edukitzea.
Besterik gabe, IZAN ONDO!