Udalak 780.000 euro inbertituko ditu udan hainbat ikastetxetan hobekuntza lanak egiteko / El Ayuntamiento realizará este verano obras en los centros educativos por un importe de 780.000 euros
Esate baterako, leihoak aldatzea Mendiolan eta Arantzazuko Ama ikastetxeetan, leihoak aldatu eta terraza konpontzea Amara Berri-Salaberrian eta kanpotik irisgarritasun hobea izateko obrak egitea Orixe-Urgullen (arrapala eta igogailua jartzea).
Donostiako Udalak aurtengo udan ere ekin dio hirian diren ikastetxeetan hobekuntza lanak egiteari, bai ikastetxeetan eta baita haur eskoletan ere. Inbertsioak 780.000 euro joko du guztira. Hori da Udalak jarritako dirua. Aurreko urtean onartu eta aurten egingo diren obretan, %60a Eusko Jaurlaritzak jarriko du. Kasu honetan, Udalak 440.000 euro jarriko ditu.
Aste honetan bertan hasitako obrak dira horiek, haurrak udako oporretan direla hasitakoak. Esate baterako, leihoak aldatzea Mendiolan eta Arantzazuko Ama ikastetxeetan, leihoak aldatu eta terraza konpontzea Amara Berri-Salaberrian eta kanpotik irisgarritasun hobea izateko obrak egitea Orixe-Urgullen (arrapala eta igogailua jartzea).
Gainerako obrak obra txikiak edo ertainak dira. Aurtengo udan egingo dira horiek ere, eta 2012ko aurrekontutik ordainduko. Orotara 340.000 euro gastatuko ditu Udalak obra horietan guztietan.
Amasorrainen, Altzan, Intxaurrondo Hegoan eta Zuhaizti-Ategorrietan energia eraginkortasuna hobetzeko obrak egingo dira. Era berean, Orixe-Urgulleko berogailuaren galdara aldatuko da. Segurtasuna, alarma sistemak eta ebakuazio irteerak hobetzeko obrarik aipagarrienak, berriz, beste ikastetxe hauetan egingo direnak dira: Aieten, Aitor Ikastolan, Jakintzan (Heriz), Zuhaizti-Aldakonean, Zuhaizti-Biterin, Altzan, Herreran, Katalin Erauson, Zuhaizti-Ategorrietan, Intxaurrondo Hegoan, Orixe-Urgullen eta Oletan. Altzan eta Aitor ikastetxeetan jolastokiko hesiak ere aldatuko dira.
Haur eskolak
Beste ikastetxe batzuetan egingo diren hobekuntza batzuk hauek ditugu: Arantzazuko Ama ikastetxean, jolaslekuko zorua aldatuko da; Herreran, komunak berrituko dira; Urbietan, galeria bat itxiko da; Zuhaizti-Biterin, leihoak aldatuko dira; Oletan, pintaketa lanak egingo dira, eta Altzan, zorua berrituko da.
Haur eskoletan, berriz, obra hauek egingo dira: Zuloagan, estalki txiki bat jarriko da sarrera eta eskailera inguruan; Urbieta-Urdanetan, tabike bat egingo da bi jolas guneak bereizteko; Egiako Aitorren, irakasleen komunak berrituko dira; Errotetan, bi gune komunikatuko dira; Ategorritxon, ikasleen kotxe txikien estalpea handituko da, eta Bidebietan beste leiho bat aterako da fatxadan.
Obra guztiak Hezkuntza departamentuak sustatuak dira. Hala, Hezkuntza departamentuko zinegotzi Naiara Sanpedrok adierazi du inbertsio hauek ondo erakusten dutela gobernu taldeak zeren alde egiten duen: hezkuntzan inbertitzen jarraitzearen alde, nahiz eta udalak eskumen handirik eduki ez arlo honetan. “Urtero-urtero ikastetxeak hobetzen jarraitzen dugu, batez ere mantentze lanak, irisgarritasuna hobetzekoak eta energia eraginkortasuna handitzea helburu duten obrak eginez. Gehienak obra txikiak dira, energia kontsumoa murrizteko, eta horixe da, hain zuzen ere, udal gobernu honek duen politiketako bat: iraunkortasun neurriak bultzatzea”.
2012/07/04-an argitaratua
http://www.donostia.org/home.nsf/0/0F6634B1F470950CC1257A310040ED59?OpenDocument&idioma=eus
Cambio de ventanas en Mendiola y Arantzazuko Ama, cambio de ventanas y la reparación de la terraza en Amara Berri-Salaberria y obras para posibilitar la accesibilidad exterior en Orixe-Urgull (rampa y ascensor),…
Se trata, precisamente, de las obras que han comenzado esta misma semana, aprovechando precisamente el periodo de vacaciones estival: cambio de ventanas en Mendiola y Arantzazuko Ama, cambio de ventanas y la reparación de la terraza en Amara Berri-Salaberria y obras para posibilitar la accesibilidad exterior en Orixe-Urgull (rampa y ascensor).
El resto de las obras son pequeñas y medianas inversiones que también se abordarán este verano y que saldrán del presupuesto municipal del 2012. El gasto total del consistorio para acometer estas obras será de 340.000 euros.
En Amasorrain, Altza, Intxaurrondo Hegoa y Zuhaizti-Ategorrieta se acometerán obras para la mejora de la eficiencia energética. En Orixe-Urgull, en ese sentido, se cambiará la caldera de la calefacción. En cuanto a las obras destinadas a la mejora de la seguridad, sistemas de alarma y salidas de evacuación, cabe destacar las obras que se van a realizar en Aiete, Ikastola Aitor, Jakintza Heriz, Zuhaizti-Aldakonea, Zuhaizti-Biteri, Altza, Herrera, Katalin Erauso, Zuhaizti-Ategorrieta, Intxaurrondo Hegoa, Orixe Urgull y Oleta.
Escuelas infantiles
En Altza y Aitor se sustituirá el vallado de los patios de juego. En otros centros se efectuarán obras de mejora: en Arantzazuko Ama se cambiará el suelo del patio, en Herrera se remodelarán los baños, en Urbieta se cerrará una galería, en Zuhaizti Biteri se cambiarán las ventanas, en Oleta se harán trabajos de pintura, y en Altza se reformará el suelo.
En lo referente a las escuelas infantiles, se harán diferentes intervenciones: en Zuloaga se colocará un pequeño cubrimiento a la zona de escalera y acceso, en Urbieta-Urdaneta se realizará un tabique para delimitar los dos espacios de juego, en Aitor Egia se renovarán los baños de las educadoras, en Roteta se comunicarán dos espacios, en Ategorritxo se ampliará el cobertizo para los cochecitos del alumnado, y en Bidebieta se abrirá una ventana en la fachada.
Todas las obras están promovidas por el departamento de Educación. Naiara Sampedro, concejal de dicho departamento, ha señalado que con está inversión se demuestra la apuesta del equipo de gobierno por seguir invirtiendo en educación, a pesar de que las competencias municipales en esa materia son limitadas: “Año a año seguiremos realizando mejoras en los centros, sobre todo, obras de mantenimiento, obras para mejorar la accesibilidad y obras que buscan una mayor eficiencia energética de nuestras instalaciones escolares. En su mayoría se tratan de pequeñas intervenciones que buscan reducir los consumos de energía, algo que va acorde con la política del equipo de gobierno de impulsar medidas de sostenibilidad”.
Publicada el 04/07/2012











