San Joan Eguna 2013: festa eta sua.
Urtero bezala, San Joan eguneko jaia ospatu genuen gure auzoan, haur, gazte eta heldu. Arratsaldean haur-jokoak egin genituen Sorgintxulon. Gero afari-merienda denok batera eta iluntzean SUA, noski. Aurtengoan azken orduko gorabeherak izan genituen, suhiltzaileek sua eraman ziguten eta, baina gure gazteen azken orduko lan bizkorrari esker, behar den bezala ospatu ahal izan genuen, giro onean eta auzotar askorekin. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto egingo dugu, ezta? Eskerrik asko parte hartu zenuten azokide guztioi.
Oharra: argazki gehiago facebook-en aurkituko dituzu.