DBUS: Behin behineko aldaketak 41 linean (Gros – Egia – Martutene) / Dbus: Modificación temporal en la línea 41 (Gros – Egia – Martutene)


donostia.eus webgunetik jasotako informazioa:

Apirilaren 11tik aurrera, 41-Gros-Egia-Martutene lineako ibilbidean behin behineko hainbat aldaketa egingo dira. Donostiako Tranbiaren Konpainiaren Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek eta Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak azaldu dute behin behineko aldaketaren arrazoia: “Erabiltzaileek jakinarazi digute zerbitzuak puntualtasun eza duela eta, beraz, zerbitzua ez dela egokia. Eta horren arrazoia Martuteneko zubiaren obrak dira”.

Horren harian, honakoa adierazi dute: “41 Linea da arazo gehien dituena. Nahiz eta arazo horiek ekiditeko lan egin den – besteak beste, Martuteneko korridoreko zerbitzuetan gidari gehiago jarri dira eta Loiolako semaforoen sinkronizazioa aldatu da – arazoak ez dira konpondu. Hori dela-eta, behin behineko aldaketa egitea onartu dugu, erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko eta, betiere, kontuan hartuta aldaketa horrek beste hainbat eragin izan ditzakeela”.

Era berean, bi kudeatzaileek azpimarratu dute konpainiaren eta Mugikortasun departamentuaren konpromisoa ibilbideak eta erabiltzaileek hainbeste estimatzen duten puntualtasuna lehengora itzultzeko, behin lanak amaitzen direnean eta zubia irekitzen denean: “Jakin badakigu aldaketak hainbat erabiltzailerengan eraginak izango dituela, baina saiatu izan gara horiek ahalik eta txikienak izatea”.

Behin behineko aldaketak:

  • Gros alderantz: Bartzelona 15eko eta Bartzelona 35eko geldialdiak beste geltoki bakar batean egingo dira, Bartzelona 37an, geltoki bietatik metro gutxira. Geltoki berri honetan iritsiera orduak adierazten dituen panel elektroniko bat instalatuko da.
  • Martutene alderantz: linea honetarako, geltoki hauek kenduko dira: Frantziskotarrak (Martutene alderantz), Mandasko Dukea 3 (Martutene alderantz), Renfe-Bus Geltokiak, Federico Garcia Lorca 6, Mundaiz zubia eta Aldunaene. Karmengo Ama 3tik Bartzelona 10era zuzenean joango da, Egia kaletik, Sarasola Zubitik eta Loiolako Erribera pasealekutik, autobus geltoki berria martxan jarri aurretik egiten zuen moduan. Frantziskotarren eta Mandasko Dukea 3ko geltokiak ez dira kenduko Gros alderantz.

Tren eta autobus geltokietako erabiltzaileek, Erriberetara, Loiolara, Txominera eta Martutenera joan nahi izanez gero, 41-Gros-Egia-Martutene linea hartu ahal izango dute Frantziskotarren geltokian (pasabidea igarota).
Lineaz aldatu eta 26-Amara-Martutene linea hartu dezakete, baita ere, Erdialdean edo Amaran, aurretik linea hauek hartuta:

  • 44-Renfe-Bus Geltokiak,
  • 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo,
  • 17-Gros-Amara-Miramon
  • eta 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo.

Era berean, Aldunaene aldeko bizilagunek 37-Rodil-Zorroaga linearen zerbitzua dute Grosetik eta Erdialdetik.

Información de la web donostia.eus

Desde el lunes 11 de abril, las y los usuarios de la línea 41-Gros-Egia-Martutene verán modificado temporalmente el recorrido de la misma.

Según han explicado el Director Gerente de la Compañía del Tranvía de San Sebastián, Igor González, y la concejala de Movilidad y Transporte, Pilar Arana, “la modificación temporal está motivada por la impuntualidad y mal funcionamiento advertida y sufrida por las y los usuarios que sufre dicha línea a causa de las obras de sustitución del puente de Martutene”.

A este respecto, han señalado que “la línea 41 es la que más acusa dichos problemas. Aunque se ha venido trabajando en distintos aspectos para intentar evitar estas consecuencias negativas, como por ejemplo reforzar diariamente el número de conductores para el corredor de Martutene, así como cambiar la sincronización de los semáforos de la travesía de Loiola, los problemas no se han corregido. Por ello, y en aras a beneficiar a las y los usuarios de dicha línea, y a pesar de que la modificación provocará afecciones a algunos viajeros y viajeras, creemos que el conjunto va a mejorar con la modificación de recorrido aprobada”.

Ambos gestores han subrayado el firme compromiso de la Compañía y del departamento de Movilidad de volver a los recorridos y puntualidad tan apreciada por las y los vecinos en cuanto acaben las obras y se reabra el nuevo puente. Somos conscientes que hay personas afectadas, pero hemos intentado buscar por todos los medios que las afecciones sean las menores posibles”.

Modificación temporal del recorrido

  • Dirección Gros: las paradas Barcelona 15 y Barcelona 35 se trasladan a una única nueva parada, Barcelona 37, a pocos metros de ambas paradas. Esta nueva parada contará con panel electrónico para informar de los tiempos de llegada de los autobuses.
  • Dirección Martutene: se suprimen para esta línea las paradas Frantziskotarrak (dirección Martutene), Duque de Mandas 3 (dirección Martutene), Estaciones Renfe-Bus Geltokiak, Federico García Lorca 6, Mundaiz Zubia y Aldunaene. Desde la parada Virgen del Carmen 3 irá directamente hasta Barcelona 10, por la calle Egia, Puente de Sarasola y Pº de la Ribera de Loiola, como hacía antes de ponerse en marcha la nueva estación de autobuses. Se mantienen las paradas Frantziskotarrak y Duque de Mandas 3 en dirección Gros.

Las personas usuarias de las estaciones de tren y autobuses que quieran dirigirse a Riberas, Loiola, Txomin y Martutene podrán coger la línea 41-Gros-Egia-Martutene en la parada Frantziskotarrak (pasando el pasadizo).
También pueden hacer transbordo con la línea 26-Amara-Martutene en el Centro o Amara cogiendo previamente las siguientes líneas:

  • 44-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak,
  • 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo,
  • 17-Gros-Amara-Miramon
  • y 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo.

Asimismo, los/as vecinos/as de la zona de Aldunaene disponen del servicio de la línea 37-Rodil-Zorroaga desde Gros y el Centro.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 562 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: