Etxarriene, Haurtxokoa eta Gaztelekua berriro irekita / Etxarriene, Haurtxoko y Gazteleku abiertos de nuevo


Donostiako Udaleko Gazteriak irailaren 12an irekiko ditu hiriko Haurtxoko eta Gaztelekuetako ateak. 5 eta 11 urte arteko haurrek (HH5etik LH5era) eta 12 eta 17 urte arteko nerabeek (LH6tik aurrera) aukera izango dute ekintza, tailer, aisialdi eta, batez ere, giro ezin hobean ikasturteari hasiera emateko, euren auzoan bertan.

Txikienentzat, Haurtxokoak

Haurtxokoetan 5 eta 11 urte arteko umeek elkarbizitzeko aukera izango dute, bizipen ezberdinen bidez eta adiskidetasun, parte-hartze edo-eta talde-lan bezalako baloreak barneratuz. Hezitzaileen laguntza dute, programak gidatuko dituztenak eta taldearen ongizatea bermatuko dutenak. Haurrak dira protagonistak, lagunartean ekintza askorekin gozatuko dutenak.

Lagunekin, Gaztelekura 

12 eta 17 urteko gazteek Gaztelekuetan gozatu ahal izango dute, modu dibertigarrian, lagunartean, bizipen berriak partekatuz. Hezitzaileak eurekin egongo dira, entzuteko, laguntzeko eta haien proposamenak garatzerako orduan ondoan egoteko. Azken finean, gazteak dira protagonistak eta Gaztelekua ideiaz beteko dutenak. Kuadrillarekin egoteko, jendea ezagutzeko eta planak egiteko leku ezin hobea. 

Irekiera data, auzoz auzo

Zure auzoan bertan topa dezakezu Haurtxoko edo Gaztelekuren bat:

Irailaren 12an irekiko dira Aiete, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Haurtxokoak; gaztelekuen kasuan ere, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene. Irailaren 15ean, ostiralean, Aieteko Gaztelekua irekiko da, eta, irailaren 16an, larunbatean, Antiguoko Haurtxoko eta Gaztelekua.

Bukatzeko, Martuteneko Etxarriene Zentroak, auzoko ekintzetarako komunitateko espazioak, irailaren 11n irekiko ditu ateak.

Zergatik Haurtxokoak eta Gaztelekuak?

1. Haurren eta nerabeen eskubidea delako haien beharrak eta nahiak asetzen dituzten espazioak eta ekintzak izatea
2. Aisialdiaren kontzeptu aberatsa eskaintzen dugulako gustukoak dituzten ekintzen bitartez.
3. Hezkuntza formalean zein eskolako jardueretan eskuratzen ez dituzten gaitasunak eta balioak bereganatzen dituztelako bertan.
4. Haurrak eta nerabeak bizitzarako gaitasunak lantzen dituztelako, herritar aktibo eta autonomo izan daitezen.
5Elkarrekin bizitzen ikasten dutelako: beraien arteko errespetua lantzen, elkarri entzuten, taldean lan egiten…

6. Protagonistak haiek direlako eta beraientzako espazioa delako.
7. Egitaraua zehazteko garaian parte-hartze aktiboa dutelako.
8. Herriko beste eragileekin harremanetan dagoelako, komunitatean.
9. Zerbitzu profesionala delako eta euskaraz gozatu daitekeelako.
10. Jende berria eta anitza ezagutzeko aukera ematen duelako, guztientzako irekia delako.

Gazteria del Ayuntamiento de San Sebastián abre las puertas de los Haurtxokos y Gaztelekus municipales de Donostia el 12 de septiembre. Niños/as entre 5 a 11 años (EI5 – 5ºEP) y adolescentes entre 12 a 17 años (a partir de 6º EP) tendrán la oportunidad de comenzar un curso lleno de actividades, talleres, ocio… y sobre todo, buen ambiente y diversión, en su propio barrio.

Para los/as más peques, Haurtxokoak

Los Haurtxokos son espacios para que los/as niños/as entre 5 y 11 años tengan la oportunidad de convivir con otros/as a través de distintas experiencias, interiorizando valores como la amistad, la participación o el trabajo en equipo. Cuentan con el acompañamiento de los/as educadores/as, los y las que guiarán programas y se ocuparán de la buena marcha de todo el grupo. Los/as niños/as son los y las protagonistas y disfrutarán de una gran variedad de actividades entre amigos/as.

Con los/as amigos/as, al Gazteleku

Los/as jóvenes entre 12 y 17 años podrán disfrutar de los Gaztelekus, viviendo nuevas experiencias con sus amigos/as de forma divertida. Dispondrán de educadores/as que les escucharán, acompañarán y ayudarán a desarrollar sus propuestas. Al fin y al cabo, ellos/as serán los/las protagonistas y pondrán en marcha el Gaztelekus con un montón de ideas. Un lugar inmejorable para estar con la cuadrilla, conocer gente y no parar de hacer planes.

Barrio por barrio, fecha de apertura 

Podrás encontrar un Haurtxoko o Gazteleku en tu mismo barrio:

El 12 de septiembre abrirán los Haurtxokos de Aiete, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo y Martutene. En el caso de los Gaztelekus también los de Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo y Martutene. El Gazteleku de Aiete en cambio, abrirá el 15 de septiembre, viernes. Y en el caso del Haurtxoko y Gazteleku del Antiguo, será el 16 de septiembre, sábado.

Para finalizar, el Centro Etxarriene de Martutene, espacio comunitario para las actividades del barrio, abrirá sus puertas el 11 de septiembre.

¿Por qué Haurtxoko y Gazteleku?

1. Porque es un derecho de niños, niñas y adolescentes contar con espacios y actividades que satisfacen sus necesidades y sus deseos.
2. Porque ofrecemos un concepto enriquecedor del ocio, mediante actividades que les gustan.
3. Porque aquí interiorizan capacidades y valores que no adquieren en la educación formal ni en las actividades escolares.
4. Porque niñas, niños y adolescentes desarrollan habilidades vitales, para que sean ciudadanos/as activos/as y autónomos/as.
5Porque aprenden a convivir: a respetarse mutuamente, a escucharse entre sí, a trabajar en equipo…
6. Porque en ese espacio son los y las protagonistas.
7. Porque a la hora de preparar el programa participan activamente.
8. Porque está en contacto con otros agentes del municipio, de la comunidad.
9. Porque es un servicio profesional y se puede disfrutar en euskera.
10. Porque ofrece la posibilidad de conocer gente nueva y diversa, porque está abierto a todas las personas.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 563 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: