Sei solairuko etxebizitza eraikin batek ordezkatuko du Martuteneko gasolindegia / Un edificio de viviendas de seis plantas sustituirá a la gasolinera de Martutene (donostia.eus)


Testua Donostiako Udalaren orritik aterata

Enrique Ramos Hirigintza zuzendariak azaldu du proiektuak auzoko biztanleen babesa duela

Izan ere, joan den ostiralean 300 sinadura baino gehiago bildu ziren gasolina zerbitzugunea kentzearen alde.

Hirigintza Zinegotzigoak eraikuntza irekiko etxebizitzen bloke bat eraiki nahi du Mendiburuko gasolina zerbitzugunea kentzen denean, Martutene pasealekuko 89. zenbakian, 14 etxebizitza ingururekin. Blokeak inguruko eraikinen antzeko ezaugarriak izango lituzke.

Hirigintza zuzendariak Enrique Ramosek azaldu duenez, pisuzko arrazoi ugari daude gasolina zerbitzugunea kentzeko: besteak beste, ikastetxe batetik oso hurbil dago, toki horretan zerbitzugune bat egotea ez da erabilgarria eta, gainera, Martuteneko auzotarrek zerbitzugunea kentzea nahi dute. Halaxe adierazi zuten ofizialki joan den ostiralean, Udaleko Erregistroan gasolina zerbitzugunea eraisteko 300 sinadura baino gehiago aurkeztu zituztenean.

Enrique Ramosek adierazi du proiektua gauzatzeko beharrezkoa dela Plan Orokorra ezohiko eran aldatzea; horrek zerbitzugunea dagoen tokiko esparruak dituen 146.865 metro karratuetako 1.824 metro karraturi eragingo die. Partzelaren erabilera industriala aldatu behar da, egoitza erabilera izan dezan. Horrez gain, lursailaren zati bat sailkatu beharko da, Gune Berdeen eta Espazio Libreen Sistema Orokorren udal sarera bideratzeko. Zehazki, 324 metro karratuko gainazalaren sailkapena aldatuko da; lur horiek Puio parkearekin mugan daude.

Enrique Ramos zinegotziak hau adierazi du: “Proposamen honen bitartez, sestra gainean sei solairuko eraikin bat altxatu nahi da. Etxebizitzen banaketa libre utzi da, sustatzaileak zehaztu dezan; dena dela, etxebizitza guztiek hegoaldera begiratuko dute. Aurreikusitako gehieneko eraikigarritasuna sestra gainetik 1.810 metro karratukoa da; horietatik 1.620 metro karratu etxebizitza libreak egiteko erabiliko dira. Sestra azpian, berriz, 3.835 metro karratu eraikiko dira, eta horietatik 3.664 garajeak eta aparkalekuak egiteko erabiliko dira. Sestra azpian, partzela osoa solairu bakarrean okupatuko da. Hala ere, eraikuntzaren ordenamenduaren arabera, iv solairu erabiliko dira Plan Orokorra errespetatzeko”.
Etxebizitzen blokea partzelaren barnealdera mugituko da, eta azken solairua atzera eramango da, partzelaren iparraldean dauden etxebizitza mugakideek argi naturala jaso dezaten.

Horrez gain, Plan Orokorraren irizpideei jarraikiz, partzelaren iparraldea okupatuko da, eta hiri esparru libre komuna utziko da hegoaldean.


Texto sacado de la web del ayuntamiento de Donostia

El concejal de Urbanismo, Enrique Ramos, ha explicado que el proyecto cuenta con el apoyo de los vecinos del barrio

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 564 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: