Herritarrei oharrak SMS eta posta elektroniko bidez bidaltzeko zerbitzu berria


Lan-eskaintzak, babes zibileko alertak, zergak kobratzeko abisuak, nire ibilgailuentzako arrisku-abisuak, etxebizitzari buruzko berriak,…

Imagen 2

Proiektu hori eadministrazioari lotutako proiektuen ildoaren barruan biltzen da, proiektu horien guztien helburua herritarrari bidea erraztea izanik, baita herritarrak administrazioarekin gauzatu behar dituen kudeaketak teknologien bitartez egiteko aukera ematea ere. Lan-ildo horren aldeko apustu garbia egin du Udal Gobernuak.

Orain arte zerbitzu batzuk zerbitzu pilotu gisa ematen ziren (Etxegintza-Etxebizitza webgunean, Enplegu Eskaintzan, Urumearen ur-goraldiaren abisuak, besteak beste), baina gaur aurkezten ari garen harpidetza-zerbitzu honekin zerbitzu berriak gehitu nahi izan dira eta, gainera, Donostiako herritarrei harpidetzan altak eta bajak ematea erraztu nahi izan zaie.

Nabarmendu nahi dugu honako konpromiso hau hartzen dela: telefono horiek ez dira erabiliko hautatutako harpidetza-arloan bilduta ez dauden komunikazio orokorreko ekintzetarako.

Zerbitzuaren hartzaileak

Herritar guztiak izan dira kontuan zerbitzu hau diseinatu denean, eta batez ere, ahaleginak egin dira harpidetza egiteko eta baja emateko oso erraza eta erosoa izan dadin. Horregatik, zergen kobratze-abisuak jasotzeko harpidetzen kasuan soilik eskatuko da identifikatzea, datu horien ezaugarriak direla-eta.

Garrantzi berezia eman zaio informazioa bizkor jasotzea funtsezkoa den zerbitzuak hautatzeari, pertsonentzako edo pertsona horien ondasunentzako premiazkoa delako.Baita enplegua edo etxebizitza eskaintzeko zerbitzuetan ere, zerbitzu horien erabiltzaileek beren adinarengatik batez ere telefono bidezko komunikazio-sistemak edo Internet erabiltzen baitute.

Azkenik, beste udal batzuetako antzeko ekimenak aztertu dira, baina eskaintzen dugun azken irtenbidea Donostiaren berezitasunak eta premiak aintzat hartuta eman da.

Imagen 3

Nobedade nagusiak

Nobedade gisa, Donostia.org web-orriaren bulego birtualean kokatuko den online harpidetzan altak eta bajak emateko sistemaz gain, honako zerbitzu berri hauek eskainiko dira:

  • Babes zibileko alertak: Babes Zibilak sortzen dituen alerten berri emango zaie harpidedunei SMS bidez. Alerta meteorologikoak, suteak, uholdeak edo pertsonentzat edo ondasunentzat arriskutsuak diren beste alerta batzuk dira. Urumearen ur-goraldien alertak jaso nahi dituztenek zerbitzu espezifiko horretan harpidetu beharko dute.
  • Zergak kobratzeko abisuak: Zerbitzu horren harpidedunei, beren aldizkako zergak kobratuko zaizkienean, kobratze-abisua bidaliko zaie SMS edo posta elektroniko bidez; gainerako zergadunei, aldiz, posta arrunt bidez bidaliko zaizkie kobratze-abisu horiek. Kobratze-abisuaren xehetasunawww.donostia.org webguneko ‘Nire gestioak’ lekuaren ‘Abisuak’ atalean egiaztatu ahal izango da.
  • Nire ibilgailuentzako arrisku-abisuak: Zerbitzu honen harpidedunei jakinaraziko zaie, SMS bidez, harpidedunaren ibilgailuari bide publikoan eragiten dion egoeraren bat atzematen denean.

Honako alderdi hauei buruzko zerbitzuak biltzen dira:

  • Etxebizitzari buruzko berriak: Udalak argitaratzen dituen etxebizitza-sustapen guztien berri emango zaie harpidedunei SMS edo posta elektroniko bidez.
    Harpidetza horretaz gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (modalitate guztiak) eskatzailea bazara, prozesu horiei buruzko informazio espezifikoa SMS edo email bidez jasotzea eska dezakezu.
  • Lan-eskaintza: Herritar guztientzako abisu-zerbitzua.
    Udalak argitaratzen dituen enplegu-eskaintza guztien berri emango zaie harpidedunei SMS edo posta elektroniko bidez. Lehenengo mezua oinarri espezifikoak onartu direla adierazteko izango da.Harpidetza horretaz gain, udalaren Enplegu Eskaintzaren deialdien artean zerbitzu hori eskaintzen duenen bateko eskatzailea bazara, deialdi horri buruzko informazio espezifikoa SMS edo email bidez jasotzea eska dezakezu, informazio hori hautatuz eta hemen harpidetuz.

Etorkizuneko erronka

Gure asmoa zera da, gure zerbitzuetan, udal-arloetan eta tramiteetan SMSa eta posta elektronikoa erabiltzea herritarrekin komunikatzeko ohiko modu gisa, gaur aurkezten direnak gehituz eta hori lortzeko ari gara lanean. Ildo horretan, herritarrek egin nahi duten iradokizun oro eskertu eta aztertuko dugu. Iradokizunak WEBGUNEAREN kexen eta iradokizunen zerbitzuaren bitartez gauza daitezke

2011/10/18-an argitaratua

Deja un comentario

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 566 suscriptores