Martuteneko uholdea: Herritarrentzako arreta


Loiolako Kultur Etxean zabalduko den Informazio Bulegoan eta 010 zenbakian

Egunetartzea: Arazoak 8, 10:00. Ordu hauetan, itxita dagoen bide bakarra Lugañeneko tunela da, ur dezente baitago bertan. Gainerako bideak zabalik daude.

Lur-jausi bat izan da GI-131 errepidean, Astigarragako biribilgunetik 100 metrora, eta bertan auto-ilara handiak badaude ere, oraingoz zabalik dago

Berehalako arreta jasotzeko:

1.- Loiolako Kultur Etxean zabalduko den Informazio Bulegoan. 

Gaur (2011/11/7) 15:00etatik 20:00etara.

Bihar (2011/11/8) 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

2.- 010 zenbakian

Oraingoz Iradokizunen barruan jasoko ditugu haiekin harremanetan jartzeko deitzen duten pertsonen datuak, baita deiaren arrazoia ere, eta Udalinforen administrazio atalera igorriko dugu informazio hori.

Garbiketa-zerbitzuari dagokionez, honako hau jakinarazten diegu herritarrei:

  • Altzariak eta gauzak EASOko obra handien edukiontzietan laga beharko dira, horietatik 3 Martutenen daudelarik (Elenategi, Pilarreko Kolonia, Txomin)
  • Janariak eta erabili eta botatzeko gainerako hornigaiak atean laga behar dira, ahal dela poltsetan sartuta, garbiketa-zerbitzuak bil ditzan. Lokatza kalean lagako da.

Iberdrola: Estazio eta azpiestazio guztiak urpetuta dituzte. Suhiltzaileak ura husten ari dira. Aurreikuspenen arabera, arratsaldean berrezarriko dute zerbitzua (Martutene, Astigarraga eta Ergobia), baina hala eta guztiz ere, Zubietan zailagoa izango da hori, ibaia gertuago baitago.

Loiolatik Martutenera errepide zaharretik sartu behar da.

Garrantzitsua da kalteak jasan dituzten ondasun guztiei, eta beharbada kalteak jasan dituztenei, argazkiak ateratzea. Gomendagarria da kaltetuak beren aseguru-etxearekin harremanetan jartzea, haren aholkularitza eta orientabidea jasotzeko. Dena den, Aseguruen Partzuergoan aurkez ditzakete erreklamazioak, eta horretarako, ondoren adierazitako webgunetik atera daitekeen inprimakia bete beharko dute: http://www.consorseguros.es/web/guest/ad_re_rps.

Kaltetutako udal-ondasunen kasuan, 092 telefono-zenbakira deitu behar da.

Deja un comentario

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 566 suscriptores