Azaroaren 6ko uholdeek eraginpean hartutakoentza dirulaguntza subsidiarioak
Azaroaren 6ko uholdeek eraginpean hartutakoei jakinarazten zaie abenduaren 7a (egun hori barne) baino lehen eskatu beharko dituztela larrialdi-egoerei edo hondamen-izaerako egoerei buruzko martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuan arautzen diren laguntzak.
Estatuak normalizatutako eskabide-inprimakia bete beharko dute uholdeek eraginpean hartutakoek, hain zuzen ere honako tipologia hauei dagozkienek:
|
Kalte mota
|
Bete beharreko eredua
|
|
| Familia unitateak | Etxebizitzan eta tresnetan |
I. eranskina
|
| Jabeen erkidegoa | Eragindako kalteak |
V. eranskina
|
| Establezimenduak eta enpresak | Eragindako kalteak |
VI. eranskina
|
Interesdunek dagokion eranskinaren arabera bete beharko dute laguntza-eskabidea eta abenduaren 7 arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dute zuzenean, Donostian dagoen Gobernuaren Zuzendariordetzan (Pio XII.aren hiribidea, 6) edo bestela, Udaleko erregistroan (kasu horretan, Udalak Zuzendariordetzari helaraziko dio jasotako dokumentazioa).
arreta-zerbitzua jarriko du Etxarriene Auzo Etxean.
Udalak arreta-zerbitzu bat jarriko du Etxarriene Auzo Etxean, 16:00etatik 20:30era bitarteko ordutegiarekin; bertan, bete beharreko ereduak emango dira, eskabideak erregistratu ahal izango dira eta era berean, dagozkion inprimakiak betetzeko informazioa eta laguntza jaso ahal izango da.
Izapideak errazteko Udalaren web-orrian (www.donostia.org eta www. sansebastian.org) aipatutako ereduak (I., II. eta III. eranskinak) eta lotura interesgarriak eseki dira.
Informazio gehiago lortzeko, 943 481000/ 010 telefono-zenbakira dei dezake jendeak.
Informazio interesgarria:
Martxoaren 18ko 307/2005 Dekretua
http://donostia.org/home.nsf/0/2D0BBEF2D45A0B9AC1257950003C258A?OpenDocument&idioma=eus










