Gaikako bilketaren kamioiak: etxeko hondakin arriskutsuak eta altzariak/tamaina handikoak


Etxeko hondakin arriskutsuak

Garbiguneetan utz daitezke hondakin hauek edota hondakinak biltzen dituen Mankomunitateko kamioian (ikusi ordutegia)

Ondoko hondakin hauek utz daitezke kamioian:

  • Sukaldeko olioak
  • Pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak etab.
  • Lanparak eta fluoreszenteak
  • Etxetresna elektriko txikiak
  • Telefono mugikorrak
  • Garbiketarako produktu kimikoak
  • Termometroak
  • Informatikako materiala: monitoreak, teklatuak
  • Pilak eta bateriak
  • Aerosol toxikoak: insektizidak, lakak… baita beraien ontzi hutsak ere
  • Automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak etab.
  • Kamerak eta argazkilaritza-materiala
  • Erradiografiak
  • Herbizidak eta intsektizidak
  • Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak
  • Jostailu elektriko eta elektronikoak
  • Cdak, DVDak

Etxean sortutako hondakin arriskutsuak osagai ezberdinak nahastu gabe (bereziki likidoen kasuan) eraman behar dira furgonetara.

Hondakinak baimendutako kudeatzaileen esku uzten dira, behar den moduan kudea ditzaten. Horrela, osagai toxikoek ez dute ingurumena kutsatuko, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kantitatea murriztu egiten da eta horiek birziklatzeari esker, lehengaiak aurrezten dira. Olioa bildu ostean, adibidez, biodiesela egiteko erabiltzen da.

http://www.donostia.org/info/ciudadano/ma_quienes.nsf/vowebContenidosId/NT00000AAE?OpenDocument&idioma=eus&id=A501610420151&cat=En%20casa&subcat=Residuos&doc=D

Deja un comentario

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 566 suscriptores