Martutene eta Txomin-Eneako bizilagunei informazio zuzena bideratzen jarraitzen du Donostiako Udalak


Martutene eta Txomin auzoetan uholdeek eragindako kalte handien ondotik, Donostiako Udalak oraindik Etxarrienen ezarritako informazio bulegoak bere horretan jarraitzen du.

Orain, gainera, Gobernu Ordezkariordetzaren diru-laguntzen tramitazioaren gaineko informazioa, kaltetutako donostiar guztiei helarazi die Donostiako Udalak. Alde batetik, SMS bidez; eta bestetik, Etxarrieneko informazio bulegoan ere, arratsaldez – Ordezkariordetzan 09:00tik 17:00ra egin baitaitezke eskaerak – 16:30etatik, 20:00etara, inprimakiak betetzeko behar duten informaizo guztia helaraziko zaie Martutene eta Txomin-Eneako auzotar kaltetuei, hala nola berauek tramitatu eta gero Gobernu Ordezkariordetzara bideratu. Zerbitzu hau abenduaren 2arte (barne) emango da, abenduaren 5 eta 7an  eskaerak Gobernuaren Zuzendariordetzan erregistratu beharko direlarik.

Bestalde, Udal Gobernuak aditzera eman zuen bezala, datorren asteartean egingo den Udalbatzara, gai-zerrendaz kanpo, Erakunde Adierazpena eramateko asmoa dauka. Horretarako, baina, talde politiko guztien artean adosturikoa izateko helburuz lanean ari da.

Urumean egin beharreko lanen gainean aritzeko bilkura teknikoa ere antolatua dago jada
Azkenik, Udalaren eskuduntzen barnean, dagoeneko bilera bat antolatu du Larrialdi Planean egin beharreko hobekuntzak egiteko eta, bestalde, Urumean egin beharreko lanen gainean aritzeko bilkura teknikoa ere antolatua dago jada.

Hirugarrenik, Urumea ibaia dragatzea eskatuz eta Urumean egin beharreko lanen inguruan aritzeko bilera bat Donostian eskatuz, Madrilgo Kostasi eskaera egingo zaio datozen egunotan gutun bidez.

Nabarmendu behar da, bestalde, uholdeek eragindako kalte andanaren ondoko egora honetan Donostiako Udala gainontzeko instituzio guztiekin elkarlanean dabilela, egoera hau ahalik eta azkarren konpon dadin.


Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a 566 seguidores más
A %d blogueros les gusta esto: