Sagardo Eguna Martutenen, urriaren 12an


Urriaren 12an Martuteneko jaietako egun handia dugu. Urtero bezala Sagardo Eguna ospatuko da eta betiko sagardo dastaketa egiteaz gain (edalontzia, 1€), herri kirolak, bakailao txapelketa (pil-pil eran), baserritarren eta esku-langileen azoka ere ospatuko dira bertan.

Gainera, edaria ondoen botatzen duen sagardogileari Martin Berasategiren saria emango zaio, hau da, 2 lagunentzako afaria Berasategiren jatetxean berta

Bai baserritarrei, bai sagardotegiei, eskerrak eman nahi dizkiegu, gure auzoko festei emandako babesagatik, batez ere Sagardo Egunean, haiek gabe ezingo litzateke egun hau horrela ospatu eta.

Baserriak: Olatxo, Aldaba Zarra (gazta), Okendotegi, Apaola (gazta) eta Agirretxe.
Sagardotegiak: Sarasola, Rezola, Otsu-enea, Bereziartua, Egiluze, Alorrenea, Astarbe, Barkaiztegi, Petritegi, Gartzietegi eta Lizeaga.

Deja un comentario

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a otros 566 suscriptores