Martutenen eta Txomin Enean informazio bilera bana antolatu du Udalak bizilagunei zuzeneko informazioa emate aldera
Donostiako Udalak gertatu berri diren uholdeek kaltetutako eremuetako bizilagunekin bi bilera antolatu ditu zuzenean egoeraren berri emateko, aseguru-etxeei laguntzak eskatzeko eman beharreko urratsen inguruko gomendioak emateko, eta haien erreklamazioei kasu egiteko.
Bilerak asteazken eta ostegunean izango dira, 19:00etatik aurrera, Martuteneko jubilatuen elkartean eta Txomin Eneako bizilagunen elkartean, hurrenez hurren. Bertan izango dira Juan Karlos Izagirre Alkatea, Udal Gobernuaren ordezkari, eta baita atal desberdinetako teknikariak ere, haien lan-esparruko informazio zehatza emateko.
Gure lehentasuna orain da kaltetutako bizilagunei kasu egitea, eta egin beharreko tramiteak erraztea, eta baita ere arazo honi behin betiko irtenbidea ematearren aurrerantzean hartu beharreko neurriei buruz bizilagunekin hitz egitea. Horregatik, hain zuzen ere, Loiolako Kultur Etxean bulego bat jarri da, atzo 15:00etatik abian dagoena. Bulegoak hamarnaka pertsonari kasu egin die orain arte normaltasun osoz.
Udalak, beste alde, autobonba batzuk alokatu ditu oraindik ureztatuta dauden garajeetatik ura ateratzeko. Tokiko Gobernuak kaltetutako bizilagunen beharrei erantzuna ematen jarraitzen du. Goizean zehar suhiltzaileak garajeetatik ura ateratzen aritu dira, argi-kontagailuetara iritsi ahal izateko.
Transformadoreak abian dira, eta une honetan eremu guztian argia berriz etorri da, hiru eraikinetan izan ezik. Eremu kaltetuena, zentzu horretan, Arantzazu etxe multzoa izaten jarraitzen du. Udalak autobonbak jarri ditu bizilagunen eskura, eta baita ere altzariak eta gauzak eramateko kamioiak, eta edukinontziak, uholdeen eraginez oso kaltetuak izan diren gauzak botatzeko. Halaber, saneamendu sarearen garbiketa egiten ari gara.
Ibaiak bere ohiko emaria berreskuratu du
Ibaiak, bere aldetik, bere ohiko emaria berreskuratu du. Martutenerako eta Txominerako Urumeako Jarduera Mikroplana, hala ere, martxan da denboraleak eragindako kalteei aurre egiten jarraitzeko. Operazio-protokoloan zerikusia duten zerbitzu guztiak ari dira parte hartzen, eraginkortasun erabatekoaz. Era berean, erakunde eta organismoen arteko koordinazioa behar bezalakoa izan da eta izaten ari da.
Bestalde, Gizarte Ongizateak laguntza behar duten herritar guztiei kasu egiten die. Astelehenetik asteartea arteko gauean, 30 lagun inguruk Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak utzitako pisu eta hoteletan lo egin behar izan dute.
Azkenik, Udal Gobernuak presako erakunde-adierazpena aurkeztuko du hurrengo Udalbatzan, hilaren 29an, uholdeak direla-eta.










