Udalak «Elurrak 2011» neguko plana aktibatu du / El Ayuntamiento activa el Plan de Invierno «Elurrak 2011»
Donostiako Udalak “Elurrak 2011” plana aktibatu du, neguan elurte arriskua dela eta. Negua iristearekin batera, zertan esanik ez, elurra egiteko arriskua areagotu egiten da. Elurteak ez dira oso ohikoak Donostian; baina, agertzen direnean, eragin handia izaten dute eguneroko bizitzan.
Elurrak izeneko elurteengatiko larrialdi martxoaren 31 arte egongo da indarrean. Planaren helburua da lehentasunezko arreta behar duten bideak eta aldeak definitzea eta abian jartzea eguraldiaren ondorioz agertzen diren beharrizanei aurre egiteko udal baliabideak.
Arriskuez hitz egitean, aipagai ditugu izotz plakak agertzea, elurra errepideetan metatzea edo zirkulazioa eragozten duten istripuak.
Helburuak
Hona hemen planaren helburuak:
Ospitaleetako sarbideak eragozpenik gabe egotea bermatzea.
- Bide nagusietatik zirkulatzea eta goiko auzo, industri poligono, ikastetxe, osasun zentro, eguneko egoitza eta abarretarako sarbidea ahalbidetzea
- Herriguneak isolaturik ez geratzea bermatzea
- Garraio publikoan izan dezaketen eragina ahalik eta gehien murriztea
- Larrialdi zerbitzuak leku guztietara heldu ahal izatea bermatzea
- Herritarrei informazioa ematea
- Sortzen diren arazoei aurre egitea
- Aterpea behar duten lagunak artatzea
Plana koordinatzea
Segimendu mahai teknikoa arduratuko da egin beharreko lanez. Kide izango ditu Udaltzaingoko zerbitzuko ofiziala, Mugikortasuneko koordinatzailea, Suhiltzaileen Burutza, Herri Babesa, DBus enpresako inspektorea, FCC enpresako koordinatzailea, DYAren ordezkaria eta prentsa kabineteko kideak, herritarrak jakitun jartzeko.
Erlazionatutako dokumentuak
Objetivos
- Garantizar los accesos a los centros hospitalarios
- Posibilitar la circulación por los viales principales y el acceso a barrios altos, polígonos industriales, centros de salud y de día, etc…
- Evitar el aislamiento de núcleos de población
- Reducir la afección al transporte público
- Garantizar que los servicios de emergencia puedan llegar a todos los puntos
- Informar a la población
- Atender los problemas que se generen
- Atender a las personas que necesiten ser acogidas
Coordinación del Plan
Será la mesa técnica de seguimiento la que coordine los trabajos a realizar. Esta estará formada por el oficial de servicio de la Guardia Municipal, el coordinador de Movilidad, la Jefatura del servicio de Bomberos, Protección Civil, Inspector de DBUS, coordinador de FCC, representante de DYA y miembros del gabinete de prensa, para informar a la ciudadanía.
Documentos relacionados
Argazkia/ Foto: IGELDO










