Donostiako Udalbatzak tasen eta zergen igoera onartu du


Udal zerbitzuak bermatzea baimenduko du igoera honek, eta egoera ekonomikoa larria izan arren, familiek aurre egiteko moduan direla uste dugu.

Donostiako udalbatzak tasak eta zergak igotzea onartu du Bildu eta PSE/EE alderdien botoei esker. Azken asteotan egindako negoziazioen emaitza da onartutako akordioa.

Arautegi fiskal berria onartuta aurreikusten da 3,2 milioi euro gehiagoko diru sarrerak izatea, gainbalioan espero diren murrizketak aintzat hartuta. Udal zerbitzuak bermatzea baimenduko du igoera honek, eta egoera ekonomikoa larria izan arren, familiek aurre egiteko moduan direla uste dugu.

Bataz beste familia batek 716 euro ordaintzen ditu urtean zerga eta tasetan, eta onartutako igoerarekin urtean 24 euro gehiago ordainduko ditu, hau da, hilabetean bi euro gehiago. Uste dugu erantzukizunez egindako igoera dela, beharrezkoa eta progresista baita, izan ere, izaera sozialari eusten dio.

Zergak

Hauek dira zergetan egindako igoerak:

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Tasa ezargarria %3,39 igo dugu. Kontuan hartuta katastro balioen eragina ordainagirian % 5ekoa izango da. Hobariei dagokienez:

  • Eraikuntza enpreseei hobaria % 95etik % 50era jaistea, lehenbailehen salgai jarri ditzaten .
  • Familia ugariei hobaria kentzea jabetzan etxebizitza bat baino gehiago dutenean.
  • Alokatutako etxebizitzen hobaria igotzea % 20tik % 50era, hutsik dauden etxebizitzen programarako etxebizitzen lagapena laguntzeko.

Baita ere, konpromisoa hartu dugu 2012rako Gizarte Ongizatearen bidez errezibo hau ordaintzeko laguntza bat ematea, Lanbideen Arteko Gutxieneko Soldata 1,5 aldiz gainditzen ez duten bizikidetza unitateentzat.

EKONOMIA JARDUEREN GAINEKO ZERGA

Finantza Zuzendaritzaren zerga politikaren txostenarekin bat, bi miloi euro baino gehiago fakturatzen duten enpresei % 5eko zerga igoera.

Hobariei dagokienez:

  • Bi hobari kendu dira, Foru Arauan lege estaldura galdu dutelako.
  • Kooperatibentzat hobariak jaitsi egin dira, kuotaren % 95etaik % 50era.
  • Jarduera lekualdatzeagatik hobariak jaitsiko dira % 50etik % 50era.

Baita ere, konpromiso hartu dugu 2013rako lanpostuak sortzeagatiko zerga honentzat hobari bat aztertzea.

Foto: Daniel Díez Sanquirce (licencia Creative Commons Attribution-share like 3.0 unported)

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

  • Zure helbide elektronikoa idatzi/Escribe tu dirección de correo electrónico para suscribirte a este blog, y recibir notificaciones de nuevos mensajes por correo.

    Únete a 567 seguidores más
A %d blogueros les gusta esto: